49. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

298/2020 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, basozainen lanpostuetan aritzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 14ko 86/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen basozain izateko hogeita hamaika lanpostu oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura. Ebazpen hori 2019ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 669/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen (2019ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 29koan).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 1036/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2019ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ekoan.

Oposizioaldiko probak deialdiko 6. oinarrian ezarritakoaren arabera egin ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 2618/2019 Ebazpenaren bidez, deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak frogatzeko epea ireki zen.

Betebeharrak egiaztatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 21ean emandako 3011/029 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Aurreko tramite hori beteta, probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori 2019ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea honakoak, basozainen lanpostuetan aritzeko: desgaitasuna dutenentzako txandan, Daniel Escolar Martínez de Lagrán jauna; eta txanda irekian, berriz, Tomas Ezquerro Rubio jauna, Mario Vergara Lizaso jauna, Fernando Peñalver Álvarez jauna, Asier Estarriaga Martínez jauna, Víctor López López jauna, David Roitegui Molinero jauna, Unai Ezquerro Aizpurua jauna, David Chasco Perez jauna, Raquel López-Villalta Villanueva andrea, Leyre Sanz Ariz andrea, Jon Gaztelumendi Aguirre jauna, Iker Echeverría Urquijo jauna, Rubén Ruiz Goñi jauna, Ignacio Bergara Bergera jauna, Mikel Carrasco Apoita jauna, Íñigo López Sarasa jauna, Asier Goñi Gastón jauna, David Ruiz de Alda Pérez jauna, Iban Larratxea Irigoien jauna, Xanti Mayans Irigaray jauna, Miguel Ángel García Sancet jauna, Julen Eizmendi Urtxegi jauna, Oihan Uharte Unzue jauna, Aritz Oiz Villanueva jauna, Jesus Sanz Sanz jauna, Diego Sala Guerendiain jauna, Ivan Villar Pastor jauna, Xabier López Sáez de Asteasu jauna, Asier Goicoechea Gastón jauna eta Megara Alfonso San Juan jauna, haiek direlako hautapen prozedura gainditu duten izangaiak.

2. Esleitzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari atxikitako lanpostu hutsak, funtzionarioen araubidekoak, destino hauekin:

Daniel Escolar Martínez de Lagrán jaunari, 1475 lanpostu hutsa, Lizarrako 1. Koordinazio Unitateari atxikita, Aiegin; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Tomas Ezquerro Rubio jaunari, 2361 lanpostu hutsa, Sakana-Mendialdeko Koordinazio Unitateari atxikita, Irurtzunen; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Mario Vergara Lizaso jaunari, 10567 lanpostu hutsa, Lizarrako 2. Koordinazio Unitateari atxikita, Aiegin; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Fernando Peñalver Álvarez jaunari, 10566 lanpostu hutsa, Lizarrako 2. Koordinazio Unitateari atxikita, Aiegin; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Asier Estarriaga Martínez jaunari, 1471 lanpostu hutsa, Lizarrako 2. Koordinazio Unitateari atxikita, Aiegin; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Víctor López López jaunari, 1459 lanpostu hutsa, Koordinazio Zentraleko Unitateari atxikita, Iruñean; B eta C1 motetako gida-baimenaren betebeharra du.

David Roitegui Molinero jaunari, 2360 lanpostu hutsa, Lizarrako 2. Koordinazio Unitateari atxikita, Aiegin; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Unai Ezquerro Aizpurúa jaunari, 1511 lanpostu hutsa, Lizarrako 1. Koordinazio Unitateari atxikita, Aiegin; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

David Chasco Pérez jaunari, 2340 lanpostu hutsa, Lizarrako 1. Koordinazio Unitateari atxikita, Aiegin; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Raquel López-Villalta Villanueva andreari, 2371 lanpostu hutsa, Lizarrako 1. Koordinazio Unitateari atxikita, Aiegin; B motako gida-baimenen betebeharra du.

Leyre Sanz Ariz andreari, 2403 lanpostu hutsa, Lizarrako 1. Koordinazio Unitateari atxikita, Aiegin; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Jon Gaztelumendi Aguirre jaunari, 2362 lanpostu hutsa, Sakana-Mendialdeko Koordinazio Unitateari atxikita, Irurtzunen; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Iker Echeverría Urquijo jaunari, 8448 lanpostu hutsa, Lizarrako 1. Koordinazio Unitateari atxikita, Aiegin; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Rubén Ruiz Goñi jaunari, 2344 lanpostu hutsa, Erronkari-Zaraitzuko Koordinazio Unitateari atxikita, Izizen; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Ignacio Bergara Bergera jaunari, 2391 lanpostu hutsa, elebiduna, B2 euskara-maila, Lizarrako 2. Koordinazio Unitateari atxikita, Aiegin; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Mikel Carrasco Apoita jaunari, 1501 lanpostu hutsa, Tafalla-Zangozako Koordinazio Unitateari atxikita, Erriberrin; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Iñigo López Sarasa jaunari, 2334 lanpostu hutsa, Erronkari-Zaraitzuko Koordinazio Unitateari atxikita, Izizen; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Asier Goñi Gastón jaunari, 8132 lanpostu hutsa, Tuterako Koordinazio Unitateari atxikita, Tuteran; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

David Ruiz De Alda Pérez jaunari, 8131 lanpostu hutsa, Tafalla-Zangozako Koordinazio Unitateari atxikita, Erriberrin; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Iban Larratxea Irigoien jaunari, 2336 lanpostu hutsa, Erronkari-Zaraitzuko Koordinazio Unitateari atxikita, Izizen; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Xanti Mayans Irigaray jaunari, 2408 lanpostu hutsa, elebiduna, B2 euskara-maila, Erronkari-Zaraitzuko Koordinazio Unitateari atxikita, Izizen; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Miguel Ángel García Sancet jaunari, 2343 lanpostu hutsa, Erronkari-Zaraitzuko Koordinazio Unitateari atxikita, Izizen; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Julen Eizmendi Urtxegi jaunari, 1493 lanpostu hutsa, Koordinazio Zentraleko Unitateari atxikita, Iruñean; B eta C1 motetako gida-baimenen betebeharra du.

Oihan Uharte Unzue jaunari, 9823 lanpostu hutsa, Tafalla-Zangozako Koordinazio Unitateari atxikita, Erriberrin; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Aritz Oiz Villanueva jaunari, 1457 lanpostu hutsa, Tuterako Koordinazio Unitateari atxikita, Tuteran; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Jesús Sanz Sanz jaunari, 1510 lanpostu hutsa, Tuterako Koordinazio Unitateari atxikita, Tuteran; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Diego Sala Guerendiain jaunari, 2410 lanpostu hutsa, Erronkari-Zaraitzuko Koordinazio Unitateari atxikita, Izizen; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Ivan Villar Pastor jaunari, 2376 lanpostu hutsa, Tuterako Koordinazio Unitateari atxikita, Tuteran; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Xabier López Sáez de Asteasu jaunari, 8129 lanpostu hutsa, elebiduna, B2 euskara-maila, Erronkari-Zaraitzuko Koordinazio Unitateari atxikita, Izizen; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Asier Goicoechea Gastón jaunari, 2393 lanpostu hutsa, Tuterako Koordinazio Unitateari atxikita, Tuteran; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

Megara Alfonso San Juan jaunari, 8184 lanpostu hutsa, Erronkari-Zaraitzuko Koordinazio Unitateari atxikita, Izizen; B motako gida-baimenaren betebeharra du.

3. Izendatutako izangai guztiek Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusian (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña) jabetu beharko dute lanpostuaz hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoa kontuan harturik.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzura eta Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko otsailaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2002153