46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

381/2020 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan O.L. teknikari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia.

2017ko azaroaren 27an hartutako erabaki baten bidez (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2017ko abenduaren 11koa) Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen 2017ko lan publikoaren eskaintza onetsi zen, eta han, besteak beste, Ikerketako O.L. teknikari izateko bi lanpostu jaso ziren, funtzionarioen araubidekoak (A maila).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen otsailaren 21eko 357/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Zerbitzuari atxikitako A mailako O.L. teknikari izateko bi lanpostu lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko. Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak maiatzaren 7an emandako 739/2019 Ebazpenaren bidez, deialdia hutsik geratu zela aldarrikatu zen.

Aurrekoan kontuan izanik, bidezkoa da onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoko O.L. teknikari izateko bi lanpostu sarbide prozeduraren eta oposizio sistemaren bidez betetzea. Bidezkoa da, bestetik, deialdiaren oinarriak ere onartzea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan O.L. teknikari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, bai eta haren oinarriak ere.

Bigarrena.–Izendapena “Estatuko Aldizkari Ofizialean” eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Giza Baliabideen Zerbitzuari aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 18an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

O.L. TEKNIKARI IZATEKO 2 LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

Hauek dira deialdia arautuko duten

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan O.L. teknikari izateko funtzionarioen araubideko eta A mailako bi lanpostu oposizioaren bidez betetzea. Oinarri hauetako II. Eranskinean jasotzen dira lanpostu kopurua, baldintzak eta destinoak.

1.2. Txanda hauetan banatuko dira 2 lanpostu hutsak:

–1 lanpostu txanda librean.

–1 lanpostu igoera txandan.

1.3. Izangaiek hautaprobak gainditzeko eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako hutsik geratzen diren igoera txandako lanpostu hutsak txanda librera pasatuko dira.

Era berean, igoera txandan lanpostu hutsak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda honetan lanposturik gabe gainditzen dutenek txanda irekiko lanpostu hutsak betetzeko aukera izanen dute, txanda horretako izangaiekin lehian, lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, deialdi honetako 2.1.2 oinarrian eskatzen diren baldintza bereziak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiak ere txanda libreko lanpostuetara aurkezten ahalko dira, aurreko paragrafoan adierazitako moduan, 10.2 oinarrian aipatzen den agiriak aurkezteko epea amaitzen den unean.

1.4. Halaber, deialdi honen xedea da hautapen prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzea, deialdi honen 12. oinarrian xedatutakoarekin bat.

1.5. 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera -Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa-, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta Estatuko Aldizkari Ofizialari dagozkionak izan ezik (deialdien oinarriek berariaz aipatutakoak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion aipamenean, eta ez dira baliozkoak izanen bestelako tokietan agertzen direnak:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/azl-en-deialdiak.

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1.–Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako herritartasuna izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, baldin eta zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteta edukitzea, eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.

c) Lizentziako, goi mailako ingeniaritzako, arkitekturako edo graduko titulua edo haren baliokidea edukitzea, edo, bestela, titulua erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, baliokidetasun ziurtagiria edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko lanbide arautuen eremuan prestakuntza profesionalaren aitorpena erkidegoko zuzenbidearen xedapenen babesean erdietsi duten izangaiei.

d) Dagozkien eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak edukitzea.

e) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor-kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

f) Deialdi honetan parte hartzeko ezarritako tasa ordainduta izatea edo ordaintzetik salbuetsita dagoela frogatzea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako baldintza espezifikoak:

Igoera txandako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitako baldintzez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa izatea eta lanpostuz igotzeko erabili nahi den jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea.

2.2. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean bete beharko dira, lanpostuaz jabetu arte.

Igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egoteari buruzko baldintza eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean eta 10.2 oinarrian aurreikusitako agiriak aurkezteko epea amaitzen den unean bete beharko da, lanpostu jabetu arte.

2.3. Baldintza horiek deialdi honetako oinarrietan zehazten den unean egiaztatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak eta agiriak.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun natural igaro eta gero bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Erabaki hori “Estatuko Aldizkari Ofizialean” ere argitaratuko da. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaeraren aurkezpena.

3.2.1. Kasu guztietan, hautapen prozesuan parte hartzeko, helbide honetan dagoen eskaera erabili beharko da:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/catalogo-de-procedimientos/todos/concurso-oposicion-pas.

3.2.2. Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute eskaera, helbide honetako “Hasi tramitea” botoian:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/catalogo-de-procedimientos/todos/concurso-oposicion-pas

Horretaz gainera, zilegi da eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztea (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, Autonomia Erkidegoetako Administrazioetako eta Toki Administrazioa osatzen duten Erakundeetako erregistroetan, posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan.

Eskaera posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta-zerbitzuko langileak data eta zigilua jar ditzan ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen.

3.3. Igoera sistema aukeratu nahi duten izangaiek eskaeran “Sarbidea” atalean adierazi beharko dute. Atal hau markatu ezean, izangaiak ofizioz onartuko dira, gainerako baldintzak betetzen badituzte, sarrera libreko sistema orokorrean.

3.4. Eskaeraren batera aurkeztu beharreko dokumentuak.

Behar bezala betetako eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiri baliokidea.

b) Deialdian eskatzen den tituluaren kopia edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) Parte hartzeko eskubidearen tasa ordaindu izanaren egiaztagiria, edo 4.2.b) oinarrian aipatzen den ordainketaren salbuespenaren egiaztagiriak.

d) %33koa edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hautaprobak egiteko denbora edo bitartekoak egokitzeko eskatu nahi badute, helbide honetan eskuragarri dagoen eskaeraren bidez adierazi beharko dute:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/catalogo-de-procedimientos/todos/concurso-oposicion-pas

Horretarako, eta tasaren ordainketatik salbuetsita geratzeari buruzko 4.2.a) oinarrian ezarritakoari begira, izangaiek beren kondizioa egiaztatu beharko dute, IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak emandako ziurtagiri baten bidez, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen baten bidez, zeinak prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baitu ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik. Era berean, zilegi izanen dute eskatutako egokitzapena justifikatzeko komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa ere aurkeztea.

3.5. Eskaeran atzematen diren akatsak edonoiz konponduko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.

4.–Tasa.

4.1. Hautaketa prozesua egiteko behar diren zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa izanen da.

Zenbateko hori Nafarroako Rural Kutxako ES16 3008 0001 18 0700190523 kontu korrontean sartuko da, eta frogagirian izangaiaren izena eta “NUP O.L. teknikari izateko oposizioa” identifikazioa agertuko dira.

4.2. Tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

a) Ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdiaren iragarkia argitaratu baino lehenago gutxienez hilabete batez lan-eskatzaile moduan inskribaturik egon direnak, betiere izena emateko epean inolako lan eskaintza egokiri uko egin ez badiote, eta lanbide-sustapeneko, prestakuntzako edo birmoldatze jardueretan parte hartzeari uko egin ez badiote salbu eta justifikaturiko arrazoiengatik. Halaber, beharrezkoa da lanbide arteko gutxieneko lansaritik goragoko errentarik ez izatea hilabetean.

Honela egiaztatuko da zirkunstantzia hori:

–Enplegu-eskatzaile gisa izena emateari dagokionez, behar den Enplegu Bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da. Ziurtagiri horretan, eskatzailea zein egunetan inskribatu den adieraziko da, eta berariaz adieraziko da inskripzio-aldian ez duela enplegu-eskaintza egokirik baztertu, eta ez zaiola uko egin sustapen, prestakuntza edo birmoldaketa profesionaleko ekintzetan parte hartzeari, arrazoi justifikatuak zeudenean izan ezik.

–Hilero lanbide arteko gutxieneko soldata baino errenta handiagorik jasotzen ez bada, interesdunak erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko du.

4.3. Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, ezarritako aurkezpen epearen barruan tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea dakar, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.

4.4. Azterketa eskubidearen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautapen-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko, azken horiek baztertzearen zergatiak azalduta, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.2. 3.4 oinarriak aipatzen dituen eskaera ofiziala edo dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, eskaera epez kanpo aurkeztea edo deialdian eskatutako baldintzak ezarritako epean ez betetzea eta tasa epe barruan ez ordaintzea baztertzeko arrazoiak izanen dira, eta, gainera, horiek ezin izanen dira zuzendu.

5.3. Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean. Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.

5.4. Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzi ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpena emanen du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

5.5. Behin betiko onartuen zerrendan egoteak ez du esan nahi, inola ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta, ikusten bada izangairen batek ez daukala eskatzen diren baldintzetakoren bat, deialdian parte hartzeak dakartzan eskubide guztiak bertan behera geldituko dira.

5.6. Izangaiak egozten ahal zaizkien arrazoiengatik baztertzen direnean, ez da tasa itzuliko.

5.7. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, egin beharreko jakinarazpena egin dela ulertuko da, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.

6.–Epaimahai kalifikatzailea.

6.1. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean kide anitzeko organoei buruz xedatutakoak zuzenduko du epaimahaia, eta, subsidiariotasunez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kide Anitzeko Organoen Funtzionamendurako Erregelamendu Orokorra onartzen duen 2018ko apirilaren 24ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak.

6.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 111. artikuluan xedatutakoarekin bat, hauek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea:

–Epaimahaiburua: errektorea edo hark eskuordetua.

Ordezko epaimahaiburua: errektoreak izendatutako pertsona.

–Epaimahaikidea: kudeatzailea edo hark eskuordetua.

Ordezko epaimahaikidea: kudeatzaileak izendatutako pertsona.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko beste administrazio publiko batzuetako edo Estatuko beste unibertsitate publiko batzuetako kide bat.

Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko beste administrazio publiko batzuetako edo Estatuko beste unibertsitate publiko batzuetako kide bat.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, maila bereko funtzionarioen artean zozketaz izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, maila bereko funtzionarioen artean zozketaz izendatua.

–Epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean jasoko dira epaimahai kalifikatzaileko kideen izenak.

6.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahai kalifikatzailearen eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da.

Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon behar dute bertan.

6.4. Aipaturiko legearen 23. artikuluak ezartzen duen arrazoiren bat gertatzen denean, Batzordeko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezarritako abstentzio arrazoiak tartean daudenean, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Lege horren 24. artikuluak ezartzen duenaren arabera, izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, aipatu egoera horietakoren bat gertatzen denean.

Abstenitu eta errefusatze arrazoiengatik epaimahaiaren osaeran gertatzen den edozein aldaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

6.5. Hautaprobak aurrera egin ahala, deialdi honen oinarriak interpretatzetik eta aplikatzetik sortzen diren zalantzak Epaimahaiaren gehiengoak ebatziko ditu, eta deialdian kontuan hartzen ez diren arazoak konpontzeko behar diren neurriak hartuko ditu.

6.6. Epaimahai kalifikatzaileak aukera izanen du proba guztietarako edo batzuetarako aholkulari adituak sartzeko. Aholkulariek beren espezialitate teknikoetan baino ez dute lagunduko.

6.7. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, epaimahaiaren egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.

7.–Oposizioaren garapena.

7.1. Oposizioa 2020ko abenduaren 10etik aurrera hasiko da.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean, oposizioko lehen proba egiteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira.

Epaimahaiak ondoko probetarako deialdia gutxienez 48 ordu lehenago argitaratuko du, eta proba egiteko deitutako izangaien zerrenda eta oposizioko proba egiteko tokia, eguna eta ordua adieraziko ditu.

Hautaprobetarako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek epaimahai kalifikatzaileak adierazi duen tokian eta egunean bertaratu beharko dute, jardunak hasteko ezarri duen orduan. Dei horretara joaten ez direnak oposiziotik baztertuak izanen dira, alde batera utzita probak hurrenez hurrengo ekitaldiak diren. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat aldean dutela agertu beharko dute. Nortasuna esandako moduan egiaztatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak probatik kanpo geldituko dira.

7.2. Oposizioko probak oinarri honetan adierazten direnak izanen dira, eta I. eranskineko gai zerrendako gaietan oinarrituko dira.

Gaiei buruz eskatuko den edukia bat etorriko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean diren legeekin.

7.3. Desgaitasun aitortua izanik, eskaeran eskaera egin duten izangaientzat, ariketak egiteko behar diren denbora eta baliabideetan izan litezkeen egokitzapenak ezarriko dira hautaprobak garatzeko.

7.4. Proba hauek izanen ditu oposizioak:

7.4.1. Lehenengo proba:

Gehienez ere test motako 70 galdera erantzun beharko dira oinarri hauetako I. eranskinean agertzen diren gai zerrendako Zati Orokor eta Espezifikoetako gaiei buruz, idatziz. Galdera bakoitzak lau erantzun-aukera izanen ditu, eta horietako bat bakarra izanen da baliozkoa.

Formula honen arabera zigortuko dira akatsak:

Akatsak

Nota = Ongi egindakoak -

––––––––

k-1

Honela dioen tokian:

k = aukera kopurua galdera bakoitzerako

Epaimahaiak ezarriko du, proba hasi baino lehen, zenbat iraunen duen. Gehienez ere bi orduko iraupena izanen du.

Proba honi dagokion puntuazioa 20 puntukoa izanen da gehienez ere.

Epaimahaiak, ariketa egiteko zailtasunaren arabera, ariketa gainditzeko behar den gutxieneko balorazioa ezarriko du. Nolanahi ere, puntuazio hoberenaren %75etik %50era bitartekoa izanen da. Era berean, gutxieneko balorazioa ezin izanen da inola ere gehienekoaren %40tik beherakoa izan. Muga horien barruan, epaimahaiak, ahal den guztietan, ariketa gainditzeko behar den gutxieneko balorazioa zehaztuko du, ariketa gainditzen duten izangaien kopurua deitutako lanpostuen kopurua halako bost izan dadin gutxienez. Zehaztapen hori plikak ireki baino lehen eginen da.

7.4.2. Bigarren proba:

Oinarri hauetako I. Eranskinean agertzen diren gai zerrendako Zati Orokor eta Espezifikoetako gaiei buruzko galderak eta/edo kasu teoriko-praktikoak idatziz ebatzi beharko dira.

Proba plika sistemaren bidez eginen da.

Gehienez ere 3 ordu iraunen du probak.

Proba honi dagokion puntuazioa 25 puntukoa izanen da gehienez ere.

Epaimahaiak, ariketa egiteko zailtasunaren arabera, ariketa gainditzeko behar den gutxieneko balorazioa ezarriko du. Nolanahi ere, puntuazio hoberenaren %75etik %50era bitartekoa izanen da. Era berean, gutxieneko balorazioa ezin izanen da inola ere gehienekoaren %40tik beherakoa izan. Muga horien barruan, epaimahaiak, ahal den guztietan, ariketa gainditzeko behar den gutxieneko balorazioa zehaztuko du, ariketa gainditzen duten izangaien kopurua deitutako lanpostuen kopurua halako hiru izan dadin gutxienez. Zehaztapen hori plikak ireki baino lehen eginen da.

7.4.3. Hirugarren proba:

Idatzizko itzulpen-ariketa bat egin beharko da, gaztelaniatik ingelesera eta alderantziz. Itzulpena, funtsean, teknikoa izanen da, deialdiko lanpostuei dagozkien eginkizunei buruzkoa.

Proba plika sistemaren bidez eginen da.

Gehienez ere bi ordu iraunen du probak.

Proba honi dagokion puntuazioa 15 puntukoa izanen da gehienez ere.

Proba hori baztertzailea izanen da.

7.4.4. Laugarren proba.

Oinarri hauetako I. eranskinean agertzen diren gai zerrendako Zati Orokor eta Espezifikoetako gaiei buruzko kasu praktiko eta/edo kasu teoriko-praktiko bat edo batzuk idatziz ebatzi beharko dira.

Gehienez ere 5 ordu iraunen du probak.

Epaimahaiak ariketak irakurriko ditu, eta, ondoren, dei eginen die izangaiei ariketa irakurri eta defenda dezaten epaimahaiaren aurrean, jendaurreko bilkuran. Ariketa osoa irakurri ondoren, epaimahaiak beharrezkotzat jotzen dituen galdera guztiak eginen ditu, gehienez ere hogeita hamar minutuan, honako hauek zehazteko: proposatutako irtenbidearen egokitasun-maila, izangaiak I. eranskineko programan agertzen diren gaiei buruz duen ezagutza-maila, eta lanpostuei dagozkien eginkizunetarako egokitasuna. Arbela edo antzeko elementu bat erabiltzen ahalko da.

Ariketa honetan, epaimahaiak hauek baloratuko ditu: proposatutako irtenbidearen kalitate teknikoa, sistematika, azterketarako gaitasuna eta izangaiaren idatzizko eta ahozko adierazpenerako gaitasuna, bai eta programari buruz duen ezagutza ere.

Proba honi dagokion puntuazioa 40 puntukoa izanen da gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

7.5. Proba bakoitzaren merezimenduen kalifikazioa amaiturik, izangaiek lortutako puntuazioak argitaratuko ditu epaimahaiak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidez dagokiena alegatu dezaten.

7.6. Hautapen prozesuko edozein unetan, epaimahaiak izangairen batek deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ez dituela jakinez gero, interesdunari entzun ondoren, Unibertsitateko kudeatzaileari kanporatzeko proposamena egin beharko dio, eta, era berean, izangaiak probetan sartzeko eskaeran egindako zehaztasun falta edo gezurren berri eman beharko dio, behar diren ondorioak izan ditzan.

8.–Gainditu duten izangaien zerrenda.

8.1. Hautaprobak bukatutakoan, epaimahaiak oposizioan lortutako kalifikazioekin gainditutakoen zerrenda argitaratuko du, txandaka eta lortutako puntuazioaren arabera banaturik. Zerrenda hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuari jakinaraziko dio, lanpostu hutsak hautatzeko tramitea egin dezan.

8.2. Puntuazioetan berdinketarik egonez gero, laugarren proban puntuaziorik handiena lortzen dutenen alde eginen da. Berdinketak bere horretan badirau, zozketa bakar baten bidez ebatziko da, horretarako ekitaldi publiko batean.

9.–Lanpostu hutsen aukeraketa.

9.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web orriaren bidez, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deialdia eginen du. Horretarako, hautatu beharreko lanpostu hutsen zerrenda argitaratuko ditu, izangaien zerrenda lanpostu hutsak hautatzeko duten lehentasun-hurrenkerari jarraituz, txandaka eta puntuazioaren araberakoa, eta baita lanpostu hutsak aukeratzeko ematen den epea ere.

9.2. Zerrenda horretan dauden pertsonek, horretarako ezarritako epean, O.L. teknikari izateko lanpostu hutsak betetzeko duten lehentasun hurrenkera jakinaraziko dute. Epe horretan, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, hautaketarik egiten ez duten izangaiek oposizioaren xede diren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, 10.5 oinarrian ezarriari jarraituko zaio.

9.3. %33ko edo hortik gorako ezgaitasun aitortua duten izangaiek, txandetako edozeinen bidez lanpostua lortzen badute, lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, lanpostu hutsak aukeratzerakoan.

Aurrekoa gorabehera, aipatutako desgaitasuna duten izangairik badago eta desgaitasun horrek lanpostu hutsak betetzeko baldintzetan eragina badu, desgaitasunerako egokiagoak direnak eskainiko zaizkie aukeraketa egin aurretik, balorazio eta orientazio talde eskudunak horri buruz egiten duen txostena ikusita.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, deialdiaren xede diren lanpostu hutsak aukeratzeko, desgaitasunen bat dutenen txandako izangaiak salbuetsita.

10.–Izendapen proposamena eta dokumentuak aurkeztea.

10.1. Hautapen ekitaldia bukaturik, epaimahaiak kudeatzaileari igorriko dio puntuazio altuena lortu eta deialdiko lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena. Aipatu proposamena Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean emanen da argitara.

10.2. Izendapen proposamena argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte:

a) 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren jatorrizko dokumentua edo haren kopia edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzea galarazten dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duen mediku-txostena.

c) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez dagoela eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik ez dela bereizia izan egiaztatzen duen erantzukizunpeko aitorpena.

d) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituela. Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor-kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez egotearen erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.

10.3. Desgaitasuna alegatu duten izangai proposatuen kasuan, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria ote den balorazio eta orientazio talde eskudunek ofizioz erabakiko dute, eta espedientean sartuko da.

10.4. Epe horretan, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak, deialdiaren 2. oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak, edo dokumentazioa aztertu eta gero ondorioztatzen bada eskatutako baldintzaren bat ez dutela betetzen, ezin izanen dira izendatu, eta beren jarduera guztiak baliogabetuko dira, eskaeran jarritako gezurrengatik izan dezaketen erantzukizuna baztertu gabe.

10.5. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, 8. oinarriko gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den eta baldintzak betetzen dituen izangaiarekin beteko da hutsunea, eta aurreko apartatuetan adierazitako moduan jokatuko da.

11.–Funtzionarioen izendapena.

11.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatuko ditu O.L. teknikariaren lanpostuan aritzeko, eta lanpostu hutsak ebazpen bidez esleituko dizkie aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiei.

11.2. Izendatzeak eta lanpostuaz jabetzeak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko ditu izendatutako pertsonak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenek adierazten dituzten eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta bertan alta emanen zaie, araubide horretan ezarritako babesarekin.

11.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatuek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, izendapena jakinarazten denetik hasita.

Epe horretan, ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan, 10.5 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

11.4. Funtzionario bihurtzen diren eta, lanpostuko eginkizunak benetan bete gabe, beren eskariz, lanpostuaz jabetutako egunetik bertatik eragina izanen duen borondatezko eszedentzian deklaratzen diren izangaien kasuan, egun horretan beste administrazio publikoren batean ari direlako lanean, lanpostu hutsa ere bete eginen da, 10.5 oinarrian xedatutakoaren arabera.

11.5. Aurreko bi apartatuetan ezarritako kasuetan, izendapena egin aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa ez da aldatuko, eta egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean esleituko zaizkie funtzionario berriei.

12.–Izangaien deia behin-behineko kontrataziorako.

12.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako langileak administrazio-araubidean kontratatzea arautzen duen Gobernu Kontseiluaren 2014ko azaroaren 25eko Erabakian ezarritakoarekin bat, kontrataziorako izangaien zerrenda hauek osatuko dira hautaketa-prozesuan parte hartu eta lanposturik lortu ez duten izangaiekin:

1) Lanposturik lortu gabe gainditu dutenen zerrenda.

2) Lanposturik lortu gabe hautaketa prozesuko probetako bat gainditu duten izangaien zerrenda.

12.2. Aldi baterako kontrataziorako izangai zerrendak kudeatzeko araubideak Gobernu Kontseiluak 2014ko azaroaren 25eko erabakiaren 8. artikuluan ezartzen duenari jarraituko dio Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duen erabakian ezarritakoari hain zuzen.

13.–Datu pertsonalen tratamendua.

Interesdunek parte hartzen badute Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketarekin loturik egiten dituen prozesuetan, NUPek tratatu eginen ditu haien datuak. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. http://www.unavarra.es webgunean argitaratutako Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta daiteke nola eginen den tratamendu hori, “GIZA BALIABIDEAK” atalean.

Tratatuko diren datuak batez ere hautapen prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izanen dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautapen prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1. e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

14.–Errekurtsoak.

Epaimahai kalifikatzaileak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko egintzen aurka, epaimahaiak egindakoak ez direnean, zilegi da ondoko errekurtsoetako bat jartzea, arau indardunekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, aurkatutako erabakia jakinarazi edo iragarri eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, aurkatutako erabakia jakinarazi edo iragarri eta biharamunetik aurrera.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

Atal orokorra.

1. gaia.–Europar Batasuna: Erakundeak. Europar Parlamentua. Europako Kontseilua. Europako Batzordea. Europar Batasuneko Justizia Auzitegia.

2. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Atariko titulua (1.etik 9.erako artikuluak). I. titulua “Oinarrizko eskubide eta betebeharrak” (10.etik 55.erako artikuluak). IV. titulua “Gobernua eta Administrazioa” (97.etik 107.erako artikuluak).

3. gaia.–2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Atariko titulua “Xedapen orokorrak” (1. eta 2. artikuluak). I. titulua “Prozedurako interesdunak” (3.etik 12.erako artikuluak). II. titulua “Administrazio Publikoen jarduera” (13.etik 33.erako artikuluak).

4. gaia.–2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. III. titulua “Egintza administrazioak” (34.etik 52.erako artikuluak). IV. titulua “Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak” (53.etik 105.erako artikuluak). V. titulua “administrazio-bideko egintzen berrikuspena” (106.etik 126.erako artikuluak).

5. gaia.–40/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua “Sektore Publikoaren xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta funtzionamendua”, II. titulua “Administrazio Publikoen organoak” (5.etik 24.erako artikuluak), V. kapitulua “Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa” (38.etik 46.erako artikuluak), VI. kapitulua “Hitzarmenak” (47.etik 53.erako artikuluak). I. titulua “Estatuko Administrazio Orokorra”, I. kapitulua “Antolaketa administratiboa” (54.etik 56.erako artikuluak), II. kapitulua “Ministerioak eta haien barne egitura” (57.etik 68.erako artikuluak). III. titulua “Administrazioen arteko harremanak”, I. kapitulua “Administrazioen arteko harremanen printzipio orokorrak” (140. artikulua), II. kapitulua: “Laguntzeko betebeharra” (141.etik 142.erako), IV. kapitulua “Administrazioen arteko harreman elektronikoak” (155.etik 158.erako artikuluak).

6. gaia.–5/2018 Legea, 2018ko maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikorako Sarbideari eta Gobernamendu Onari buruzkoa. I. titulua “Xedapen orokorrak” (1.etik 6.erako artikuluak). II. titulua “Gardentasuna” (7.etik 29.erako artikuluak). III. titulua “Informazio publikorako sarbide eskubidea” (30.etik 45.erako artikuluak).

7. gaia.–Parlamentua edo Nafarroako Gorteak eta haien eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera. Nafarroako arartekoa.

8. gaia.–14/2004 Foru Legea, 2004ko abenduaren 3koa, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzkoa. I. titulua “Nafarroako Gobernua”, I. kapitulua “Osaera, izendapena eta kargua uztea” (4.etik 6.erako artikuluak), II. kapitulua “Eskudantzia eta eskumenak” (7. artikulua), III. kapitulua “Funtzionamendua” (8.etik 14.erako artikuluak), IV. kapitulua “Nafarroako Gobernuari eta haren kideei asistentzia eta laguntza emateko organoak” (15.etik 19.erako artikuluak), V. kapitulua “Erantzukizun politikoa, kontrol parlamentarioa eta Parlamentuaren disoluzioa” (20.etik 22.erako artikuluak). II. titulua “Nafarroako Gobernuaren lehendakaria” (23.etik 37.erako artikuluak).

9. gaia.–2/2018 Foru Legea, 2018ko apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Aplikazio esparrua (3. eta 4. artikuluak). I. titulua “Xedapen orokorrak”, II. kapitulua “Kontratistak” (12.etik 26.erako artikuluak). II. titulua “Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau espezifikoak”, I. kapitulua “Kontratazio organoak” (133.etik 136.erako artikuluak). I. titulua “Xedapen orokorrak”, V. kapitulua “Publizitate arauak eta esleitzeko prozedurak”, Zazpigarren atala “Esleipena” (96.etik 103.erako artikuluak). I. titulua “Xedapen orokorrak”, IV. kapitulua “Kontratuen exekuzioa” (104.etik 115.erako artikuluak). II. titulua “Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau espezifikoak”, V. kapitulua “Administrazio publikoen kontratuen iraungipena” (157.etik 161.erako artikuluak).

10. gaia.–38/2003 Foru Legea, 2003ko azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Atariko titulua “Xedapen orokorrak” (1.etik 21.erako artikuluak). I. titulua “Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak” (22.etik 35.erako artikuluak). II. titulua “Dirulaguntzak itzultzea” (36.etik 43.erako artikuluak).

11. gaia.–11/2005 Foru Legea, 2005eko azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Atariko titulua “Xedapen orokorrak” (1.etik 16.erako artikuluak). I. titulua “Emateko eta kudeatzeko prozedurak” (17.etik 33.erako artikuluak). II. titulua “Dirulaguntzak itzultzea” (34.etik 37.erako artikuluak). III. titulua “Dirulaguntzen jarraipena eta kontrola” (38.etik 41.erako artikuluak).

12. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Egoitza Elektronikoaren Arautegia (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2013ko urtarrilaren 11koa). Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorraren Arautegia eta Erregistro Elektronikoaren sorrera (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2013ko urtarrilaren 11koa).

13. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. I. titulua “Xedapen orokorrak” (1.etik 3.erako artikuluak). II. titulua “Datuen babeseko printzipioak” (4.etik 10.erako artikuluak). III. titulua “Pertsonen eskubideak” (11.etik 18.erako artikuluak). V. titulua “Tratamenduaren arduraduna eta eragilea” (28.etik 39.erako artikuluak).

14. gaia.–6/2001 Lege Organikoa, 2001eko abenduaren 21ekoa, Unibertsitateei buruzkoa.

15. gaia.–110/2003 Foru Dekretua, 2003ko maiatzaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak onesten dituena.

16. gaia.–251/1993 Legegintzak Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena. I. titulua “Xedapen orokorrak” (1.etik 4.erako artikuluak). II. titulua “Funtzionario publikoak”, I. kapitulua “Aukeraketa” (5.etik 8.erako artikuluak), II. kapitulua “Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea” (9.etik 11.erako artikuluak), III. kapitulua “Mailak eta graduak” (12.etik 13.erako artikuluak), IV. kapitulua “Karrera administratiboa” (14.etik 18.erako artikuluak), VI. kapitulua “Egoera administratiboak” (22.etik 30.erako artikuluak), VII. kapitulua “Lanpostuak betetzea” (31.etik 35.bis arteko artikuluak) eta VIII. kapitulua “Eskubideak eta betebeharrak” (36.etik 59.erako artikuluak).

17. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hitzarmenei buruzko Arautegia (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2011ko otsailaren 18koa) eta Hitzarmenei buruzko Protokoloa.

18. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Barne Kontrolerako Arautegia (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2018ko martxoaren 8koa).

19. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontua betearazteko oinarriak. I. titulua “Arau orokorrak” (1. eta 2. artikuluak). I. titulua “Oinarrizko eskubide eta betebeharrak” (3.etik 17.erako artikuluak). III. titulua “Aurrekontuaren kudeaketa” (18.etik 31.erako artikuluak). V. titulua “Kontratazio publikoa” (33. artikulua).

20. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontua betearazteko oinarriak. VI. titulua “Dirulaguntzen araubidea” (34.etik 40.erako artikuluak). VII. titulua “Diru-sarrerak” (41.etik 46.erako artikuluak). IX. titulua “Arau orokorrak” (59. eta 60. artikuluak).

Atal espezifikoa.

1. gaia.–Zientzia eta berrikuntza politika. Ikerketa zientifikoa, garapen teknologikoa eta berrikuntza.

2. gaia.–14/2011 Legea, 2011ko ekainaren 1ekoa, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzkoa. Atariko titulua “Xedapen orokorrak” (1.etik 5.erako artikuluak). I. titulua “Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren Gobernantza” (6.etik 11.erako artikuluak). II. titulua “Ikerketara bideratutako giza baliabideak” (12.etik 30.erako artikuluak).

3. gaia.–14/2011 Legea, 2011ko ekainaren 1ekoa, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzkoa. III. titulua “Ikerketa zientifikoa eta teknikoa, jakintzaren transferentzia, zabalpena eta kultura zientifikoa, teknologiko eta berritzailea sustatzea” (33.etik 40erako artikuluak). IV. titulua “Estatuko Administrazioa Orokorreko ikerketa zientifiko eta teknikoa sustatzea eta koordinatzea” (41.etik 47.erako artikuluak).

4. gaia.–Zientziako eta Teknologiako eta Berrikuntzako Espainiako 2013-2020ko Estrategia.

5. gaia.–Ikerketa Zientifikorako eta Teknikorako eta Berrikuntzarako Espainiako 2017-2020ko Plana: kudeaketa-printzipioak, antolamendua, finantzaketa, helburuak eta onuradunak.

6. gaia.–Ikerketa Zientifikorako eta Teknikorako eta Berrikuntzarako Estatuko 2017-2020ko Plana: programak eta azpiprogramak.

7. gaia.–Ikerketarako Estatu Agentzia: Sormena. Misioa, helburuak eta eginkizunak. Organo kolegiatuak. Banaketak.

8. gaia.–Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Espainiako Sistemaren elementuak eta instituzioak: Zientziaren eta Berrikuntzaren Ministerioa eta Unibertsitateen Ministerioa; Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroa (CDTI); Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa (OEPM); Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa (FECYT).

9. gaia.–Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Espainiako Sistema: unibertsitateak, CRUE, I+G+b-ko sektoriala, UGI sarea, OTRI sarea, OE sarea.

10. gaia.–Jakintzaren transferentzia. Interfazeko egiturak. Jakintzaren transferentzia unibertsitateetan: instrumentuak eta modalitateak.

11. gaia.–Kontratatutako ikerketa: kostuen eta kontraprestazioen kalkulua; konfidentzialtasuna; emaitzen jabetza eta ustiaketa.

12. gaia.–Ikerketa kontratatua unibertsitatean. Araubidea eta haren arauketa Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

13. gaia.–Eskualdeetako Berrikuntza Sistemak. Espezializazio Adimentsuaren Eskualdeetako Estrategia (RIS3).

14. gaia.–Nafarroako Espezializazio Adimendunerako Estrategia. Lehentasun tematikoak. Inplementazio eta jarraipen sistemak.

15. gaia.–Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Nafarroako Sistema. Zientziarako, Teknologiarako eta Berrikuntzarako Nafarroako Plana.

16. gaia.–15/2018 Foru Legea, 2018ko ekainaren 27koa, Zientziari eta Teknologiari buruzkoa.

17. gaia.–Nafarroako Gobernuaren I+Gerako laguntza programak (I). Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren deialdi eta ekimen nagusiak.

18. gaia.–Nafarroako Gobernuaren I+Gerako laguntza programak (I). Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko, Hezkuntzako eta Osasuneko Departamentuen deialdi eta ekimen nagusiak.

19. gaia.–Europako Ikerketa Eremua (ERA) eta I+G+bko Esparru Programak.

20. gaia.–Horizon2020 programa: egitura, oinarriak eta helburuak, aurrekontua.

21. gaia.–Horizon2020 programaren jarduerak: parte hartzeko baldintzak eta instrumentuak.

22. gaia.–I+G+bko Europako IX. Esparru Programa: Horizon Europe. Proposatutako egitura, Batzordearen ikuspegia eta Batzordeak proposatutako lerro nagusiak.

23. gaia.–Europako lurralde lankidetzarako Interreg programa. Mugaz haraindiko programak (Interreg A), nazioz haraindikoak (Interreg B) eta eskualdeen artekoak (Interreg C). Interreg VA POCTEFA, Interreg VB SUDOE eta Interreg Atlantic Area programak: Proiektuen deialdia eta haien kudeaketa.

24. gaia.–Gastuen hautagarritasuna ikerketa proiektu eta jardueretan: hautagarritasunaren kontzeptua eta arau orokorrak. Gastuan hautagarritasuna Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa jardueretan.

25. gaia.–Proiektuka ikertzea. Espezifikazioak, epeak eta errekurtsoak. Faseak. Aurrekontuen prestakuntza.

26. gaia.–Ikerketa kolaboratzailea. Partzuergorako erabakiak. Finantzaketa. Aldez aurreko ezagutza. Emaitzen jabetza, erabilera eta ustiaketa. Proiektu kolaboratzaileen kudeaketaren oinarriak.

27. gaia.–DESCA (Development of a Simplified Consortium Agreement). Jatorria eta lantaldeak. Europar proiektuetarako partzuergoaren hitzarmen eredua: Printzipioak eta egitura.

28. gaia.–Jakintzaren transferentziarako elkarte profesionalak eta nazioarteko sareak: ASTP-Proton, EARMA, Enterprise Europe Network.

29. gaia.–Jabego industriala eta intelektuala, ikerketen emaitzen legezko babes gisa. Egile eskubideak. Jabetza industrialaren modalitateak.

30. gaia.–Patenteak: kontzeptua, edukia, baldintzak, tramitazioa. Espainiako eta nazioarteko esparru geografikoa.

31. gaia.–Patenteak informazio baliabide gisa eta zaintza teknologikoa.

32. gaia.–Asmakuntzak unibertsitateko esparruan. Araubide juridikoa. Titulartasuna. Asmatzaileak, eskubideak eta betebeharrak. Ustiaketa.

33. gaia.–Ikerketaren emaitzak lizentzia bidez transferitzea. Kontsideratu eta negoziatu beharreko alderdi nagusiak. Lizentzia motak eta itzultzeko moduak.

34. gaia.–Materialen Transferentziarako Hitzarmenak (Material Transfer Agreements-MTA) eta Konfidentzialtasuneko eta Ez ezagutarazteko Akordioak (Non-Disclosure Agreements). Xedea eta ikerketako erabilerak. Arautu, idatzi eta negoziatu beharreko apartatuak.

35. gaia.–Oinarri teknologikoko enpresak sortzea, ikerketa-jardueratik abiatuta. Enpresa plana. Unibertsitateko esparruko legezko alderdiak.

36. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Oinarri Teknologikoko Arautegia (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2018ko martxoaren 8koa).

37. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketari Laguntzeko Atal Zientifiko-Teknikoa (UCTAI) eta haren arautegia.

38. gaia.–Nafarroako Doktoretza Eskolako (NADOE): Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza programak, doktoregai berrien onarpena, prestakuntza jarduerak eta mugikortasun programak.

39. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko kontratuak finantzatzeko deialdi publiko nagusiak. FPI, FPU, Nafarroako Gobernua, NUPeko barne laguntzak, doktoretza aurreko kontratuak finantzatzeko beste europar deialdi batzuk.

40. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa taldeak eta eskaintza zientifiko eta teknologikoa. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekoizpen Zientifikoaren Ataria.

41. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-taldeen erroldaren araudia. Jardueren ebaluazioa eta igoera-plana.

42. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa institutuak (I). Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Institutuen Araudia (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2019ko martxoaren 7koa).

43. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa institutuak (II). Institutu aktiboak, jarduera lerroak eta lan arloak.

44. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren parte-hartzea ikerketa zentroetan: Navarrabiomed, Idisna eta NAITEC.

45. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Katedrak. Araudi erregulatzailea (2014ko ekainaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). Garatutako jarduera motak eta jardueren kudeaketa.

46. gaia.–Ikerketa-emaitzen komunikazioa eta zabalkundea. Sarrera irekiko politikak. Open Science eta Open Data. Deialdi publikoetan finantzatutako proiektu eta jardueretako betearazpen betebeharrak.

47. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren sarbide irekiko politika instituzionala (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2019ko maiatzaren 2koa).

48. gaia.–Ekoizpen zientifikoa. Produktibitatearen aitorpena eta ikerketa-jardueraren ebaluazioa. Ikerketako eta transferentziako seiurtekoak.

49. gaia.–Emaitzak eta komunikazio zientifikoa. Ikerketaren ebaluazioa. JCR eta SJR sailkapenak. Beste indize bibliometriko batzuk.

50. gaia.–Ikertzaileen kontratazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Arau-esparrua eta kontratatzeko politikak. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak kontratatzeko arautegia (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2017ko ekainaren 7koa).

51. gaia.–Ikertzailearen Europar Gutuna eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodea. Ikertzaileentzako Giza Baliabideen estrategia (HRS4R) HR Excellence in Research aitorpena. OTM-R (Open Transparent and Merit Based Recruitment) ikertzaileen kontratazio-praktikak.

52. gaia.–Ikerketa Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileen erakarpena eta prestakuntza. Beren Plan Estrategikoan sartzea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak erakartzeko, kontratatzeko, Ikerketa Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Helburuak, parte hartzeko modalitateak eta haien kudeaketa.

II. ERANSKINA

O.L. Teknikari izateko lanpostuak

LANPOSTUA

ATXIKIMENDU EREMUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

579

Laguntzen eta Deialdien Atala/Ikerketa Zerbitzua

Funtzionarioa

Iruñea

580

Laguntzen eta Deialdien Atala/Ikerketa Zerbitzua

Funtzionarioa

Iruñea

Iragarkiaren kodea: F2003049