46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

325/2020 EBAZPENA, 2020ko otsailaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2020ko otsailaren 11n onetsi zuen “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2020rako Lan Publikoaren Eskaintza onesten duena”.

Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, 2020ko otsailaren 11n Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakia argitaratzeko agintzen dut. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2020rako Lan Publikoaren Eskaintza onetsi zen.

“ERABAKIA, GOBERNU KONTSEILUARENA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IRAKASLE ETA IKERTZAILEEN 2020. URTEKO LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA ONESTEN DUENA

2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak, zeina indarduna baita 2020rako Lan Publikoaren Eskaintza erregulatuko duen arau bat onesten ez den bitartean, bere 19.Bat.3.i) artikuluan %100eko birjarpen tasa ezarri zuen unibertsitateko katedradunen, unibertsitateko irakasle titularren eta unibertsitateko kontratupeko irakasle doktoreen irakaskidegoetako lanpostuetarako. Muga horren barruan, unibertsitate bakoitzak eskaintzen diren lanpostuen gutxienez %15 gorde behar du Ramón y Cajal programa bukatu duten eta I3 ziurtagiria eskuratu duten ikertzaile doktoreentzat, edo, erreserba hori baliatzen ez bada, I3 ziurtagiria eskuratu duten eta Espainiako edo nazioarteko bikaintasun programetan diharduten beste ikertzaile batzuentzat, bakoitzari dagokion kategorian.

Halaber, unibertsitateko irakaskidego batean sartzearen ondorioz hutsik gelditzen diren kontratupeko irakasle doktoreentzako lanpostuei dagokienez, zilegi da horiek hurrengo ekitaldiko birjarpen tasari gehitzea.

19. artikulu horretako bosgarren apartatuan ezartzen da birjarpen tasa hori balioduna izateko baldintza izango dela horren ondoriozko lanpostuak Lan Publikoaren Eskaintzan sartzea. Gainera, eskaintza hori, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 70. artikuluko 2. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, Administrazio Publikoaren gobernu erakundeak onetsi behar du, eta autonomia erkidegoko aldizkari ofizialean argitara eman behar da, edo, bestela, Estatukoan, urtea amaitu baino lehen.

Bestalde, 2001eko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoaren 62.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, unibertsitateek ahalmena dute unibertsitateko katedradunen kidegoan sartzeko barne-igoerako lanpostuetarako deialdiak egiteko, betiere irakaskidegoetan sartzeko txanda libreko Lan Publikoaren Eskaintzan dagoen lanpostu kopurua gainditzen ez bada urte horretako deialdian.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan ezarri bezala, Lan Publikoaren Eskaintzak, giza baliabideak planifikatzeko tresna den aldetik, gehitu beharreko langileak definitzen eta kopuruak zehazten ditu giza baliabideen plangintza orokorretik eratorritako beharren eta lehentasunen arabera. Beste alde batetik, gardentasun eta berdintasun printzipioei jarraikiz, Lan Publikoaren Eskaintzan sartu behar dira, beharrezkoa denean, barne-igoerarako eskaini nahi diren lanpostuak, txanda librean eskaintzen diren lanpostuekin batera, eta bai barne-igoerarako diren lanpostuak bai txanda librekoak argi eta garbi egon behar dira bereiz.

Alde horretatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle eta Ikertzaileen 2020. urterako Lan Publikoaren Eskaintzak barne hartzen ditu aurrekontu esleipena daukaten eta langile berriak sartuta bete behar diren giza baliabideen beharrak, eta jaso egiten ditu, halaber, barne-igoerarako eskaini nahi diren unibertsitateko katedradunen kidegoetako lanpostuak, txanda librekoetatik bereizita.

Langileen birjarpen tasa –Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako Departamentuari jakinarazi behar zaio–, 2018an zerbitzua emateari utzi dioten langile finkoen kopurua kontuan hartuz kalkulatu behar da, 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat.7 artikuluan ezarritako kalkuluari jarraikiz. Gure kasuan 35 lanpostu dira: 10 dira jubilazioak, 1 heriotzagatik eta 24 unibertsitatean lanpostua erreserbatzeko eskubiderik gabeko eszedentzia hartu duten irakasle titularrak, aurreko Lan Publikoaren Eskaintzei dagozkien katedradun lanpostuak lortu baitituzte.

Barne-igoeran eskain daitezkeen unibertsitateko katedradunen kidegoetako lanpostuen kopurua irakaskidegoetan sartzeko txanda libreko Lan Publikoaren Eskaintzan dagoen lanpostu kopuru bera da.

Bere titularra unibertsitateko irakaskidego batean sartzearen ondorioz 2019an hutsik gelditu diren kontratupeko irakasle doktorearen lanpostuen kopurua 9 izan da.

2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat.3.i) artikuluan jasotakoari jarraikiz, 6 lanpostu, eskainitako txanda libreko lanpostu guztien ehuneko 15 erreserbatu egin behar dira –egiaztapena lortu den kategorian– Ramón y Cajal programa bukatu eta I3 ziurtagiria lortu duten ikertzaile doktoreentzat, edo, erreserba hori erabiltzen ez bada, Espainiako edo nazioarteko bikaintasun programetako beste ikertzaile batzuentzat, hauek ere I3 ziurtagiria eskuratu badute.

Azkenik, 2020rako Lan Publikoaren Eskaintza honetan jasotakoa ez den beste birjarpen tasa bat ezartzen badute, Erabaki hau aldatu egingo da tasa horretara egokitzeko.

Irakasle eta Ikertzaileen Batzordeari eta Kontratupeko Irakasleen Enpresa Batzordeari honen berri eman eta gero.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Irakasleen Gaietarako errektoreordeak proposaturik, Batzorde Akademikoaren adostasunez, honako hau da Gobernu Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak 2020ko otsailaren 11n egindako bileran hartu duen

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Irakasle eta ikertzaileen Lan Publikoaren Eskaintza onestearen aldeko txostena ematea. Hauxe da:

Lan Publikoaren Eskaintzaren onespena

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen 2015eko urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluan eta 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onetsi egin da Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2020. urteko Lan Publikoaren Eskaintza.

Txanda libreko lanpostuak

Hau da 2020. urtean txanda irekian eskaintzen diren irakasle eta ikertzaileentzako lanpostuen kopurua:

I.–Irakasle eta ikertzaile funtzionarioak:

KIDEGOA

TALDEA

LANPOSTUAK GUZTIRA

Unibertsitateko titularra

A1

35 (*)

(*) Lanpostu horietako bi I3 ziurtagiria eskuratu duten ikertzaile doktoreentzat gorderik daude, 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat.3.i) artikuluan jasotakoari jarraikiz, edo, erreserba hori erabiltzen ez bada, Espainiako edo nazioarteko bikaintasun programetako beste ikertzaile batzuentzat, horiek ere I3 ziurtagiria eskuratu badute.

II.–Lotura iraunkorra duten kontratupeko irakasle eta ikertzaileak:

KATEGORIA

LANPOSTUAK GUZTIRA

Kontratupeko irakasle doktorea

9 (*)

(*) Lanpostu horietako lau I3 ziurtagiria eskuratu duten ikertzaile doktoreentzat gorderik daude, 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat.3.i) artikuluan jasotakoari jarraikiz, edo, erreserba hori erabiltzen ez bada, Espainiako edo nazioarteko bikaintasun programetako beste ikertzaile batzuentzat, horiek ere I3 ziurtagiria eskuratu badute.

Barne-igoerako lanpostuak

Unibertsitateko katedradunen kidegoan 2020. urterako barne-igoeran eskaintzen den lanpostu kopurua hau da:

KIDEGOA

TALDEA

LANPOSTUAK GUZTIRA

Unibertsitateko katedraduna

A1

11

Hautaketa prozesuak

Lan Eskaintza honen ondoriozko hautaprobak arautzen dituzten oinarri espezifikoak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratu behar dira hiru urteko epean, lan eskaintza hau argitaratzen den egunetik aurrera, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen 2015eko urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluaren 1. apartatuan ezarritakoarekin bat.

Bosgarrena.–Erabaki hau helaraztea Irakasleen gaietarako Errektoreordetzari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka, zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2020ko otsailaren 13an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2002555