41. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, hautaproben bidez eta oposizio-sistemaren bidez, Iruñerriko Mankomunitatean Aholkularitza Juridikoko lanpostuak betetzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko

2020ko otsailaren 17an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 97/2020 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

Iruñerriko Mankomunitatearen plantilla organikoak, Aholkularitza Juridikoaren barnean, lanpostu hauek hartzen ditu:

–Aholkularitza Juridikoko zuzendaritza.

–A-J Kontratazioko eta Kontrol Juridikoko Atala.

–A-J Kontrol Juridikoko Atala.

Egun, aldi baterako bete behar da A-J Kontrol Juridikoko Ataleko lanpostua, titularra Aholkularitza Juridikoko zuzendari-lanpostura atxikita baitago, azken lanpostu horren titularra zerbitzu berezien egoeran dago-eta.

Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuetako 20.9 artikuluaren arabera, lehendakariari dagokio langileak hautatzeko probetarako oinarriak onartzea.

Aurreko guztia aintzat hartuta,

EBATZI DUT:

1.–Hautaproben bidez Zuzenbideko lizentziadunen zerrenda bat eratzeko deialdia eta oinarriak onartzea, gero aldi baterako kontratatzeko, Iruñerriko Mankomunitateko Aholkularitza Juridikoko lanpostuak betetzeko xedearekin, bertan sortzen diren beharren arabera.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñerriko Mankomunitateko egoitza elektronikoan argitaratzea agintzea.

3.–Ondokoa adieraztea: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarrita dagoenarekin bat, ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

4.–Ebazpen honen berri ematea Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko kide Xabier Sagardoy Ortega jaunari eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, egokiak diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 21ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

DEIALDIA, HAUTAPROBEN BIDEZ ETA OPOSIZIO-SISTEMAREN BIDEZ, IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEAN AHOLKULARITZA JURIDIKOKO LANPOSTUAK BETETZEKO ALDI BATERAKO KONTRATAZIORAKO IZANGAIEN ZERRENDA BAT OSATZEKO

Lehenengoa.–Deialdi honen xedea.

Hautaproben bidez eta oposizio-sistemaren bidez, Mankomunitateko Aholkularitza Juridikoko lanpostuak betetzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratzeko deialdiaren berri ematen da.

Proba horiek gainditzen dituzten pertsonak Aholkularitza Juridikoko lanpostuak betetzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda batean sartuko dira, lortu duten puntu-kopuruaren ordenan, sortzen doazen beharrei erantzuteko.

Bigarrena.–Izangaien betekizunak.

2.1. Betekizunak.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiar nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.

c) Zuzenbideko lizentzia edo gradua edukitzea, edo aurrekoetako baten baten baliokidetzat jotako titulua, edo titulua erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria izatea.

Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, izangaiak homologazioaren egiaztagiria eduki beharko du.

Lehenago adierazi diren titulazioen baliokideak diren ikasketak alegatzen dituzten pertsonek baliokidetasun hori aitortzen den lege- edo araudi-xedapena aipatu beharko dute edo zentzu horretan Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak jaulkitako ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

d) Dagozkien eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak edukitzea.

e) Eginkizun publikoetarako desgaitasun edo gabetasun egoeran ez egotea, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Betekizunak egiaztatzea.

2.1 ataleko betekizunak agirien bidez frogatu beharko dituzte hautatzen diren eta kontratatuko diren pertsonek, adierazten zaien unean eta kontratuak formalizatu baino lehen.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izango dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

2.3. Betekizunak betetzea.

Deialdi honetako 2.1 oinarrian jasotako betekizun guztiak, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete behar izateaz gain, hautaketa-prozedura osoan, deia egiten den unean eta kontratazio-epeak irauten duen bitartean ere bete beharko dira.

Hirugarrena.–Eskabideak.

3.1. Eskabideak aurkeztea.

Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Telematikoan aurkeztuko dira (bere egoitza elektronikoan dago), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako batean. Zehazki, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, 15 egun naturalen epearen barnean egin beharko da.

Eskabidea posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta-zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu.

Halaber, eskabidea Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango da (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruña).

3.2. Eskabideen eredua.

Eskabideak deialdi honen I. eranskineko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ereduari egokituko zaizkio. Eredu hori Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulatik behera kargatu ahal da (https://sedeelectronica.mcp.es/).

Eskabideaz gain, jarraian zehazten diren dokumentuak aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek:

–Nortasun Agiri Nazionalaren kopia edo eskatzailearen nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentu baliokidearena.

–Lanpostuen deialdiaren kontzeptu gisa, Iruñerriko Mankomunitateari 15 euro ordaindu izanaren agiria. IMren kontu hauetako batera transferentzia eginda ordaindu daiteke: ES 67 2100 9161 46 2200124523 edo ES 57 3008 0001 122448603924.

–Aukerakoa: probak egokitzeko eskatzen bada, desgaitasunaren arrazoiak zehazten dituen agiria, bai eta eskatzen diren egokitzapenak eta alegatutako desgaitasuna egiaztatzen duten agiriak ere.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiak adierazi beharko du eskabideak aurkezteko azken egunean eskatutako betekizun guztiak betetzen dituela.

3.3. Desgaitasunen bat duten pertsonak.

%33eko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek parte-hartze eskabidean adierazi egin beharko dute eta harekin batera desgaitasun hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte, organo eskudunak jaulkitakoak. Era berean, modua izango dute ariketak egiteko denboren eta baliabideen egokitzapenak eskatzeko. Kasu horretan, eskabidean adierazi egin beharko dute, eta, horrez gain, beste orri batean azaldu beharko dute zein egokitzapen eskatzen duten.

Laugarrena.–Izangaiak onartzea.

4.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gero, Iruñerriko Mankomunitateko iragarki-taulan (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7 Iruña) eta haren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/) argitara emango da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendaren ebazpena, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak emana. Ez badago izangai bazterturik, onartutakoen zerrenda zuzenean onartu eta behin betikotzat joko da.

Egun horretatik aurrera eta argitaratu ondoren bost egun naturalen epearen barnean, erreklamazioak egin edo eskabideko akatsak zuzendu ahal izango dira.

4.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta haiek ebatzi eta gero, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak emandako ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartuko da, eta Iruñerriko Mankomunitateko iragarki-taulan (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7 Iruña) eta haren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/) emango da argitara. Horrez gain, deialdian aurreikusitako lehen hautaproba egiteko eguna eta tokia jakinaraziko dira.

Onartutakoen zerrendan egoteak ez du esan nahi, inola ere, aitortzen denik izangaiek deialdian eskatzen diren betekizunak betetzen dituztela. Aurkeztutako dokumentazioa edo Administrazioaren esku dagoena aztertuta ikusten bada izangairen batek ez daukala eskatzen diren betekizunetakoren bat, deialdian parte hartzetik erator litezkeen eskubide guztiak bertan behera geldituko dira.

4.3. Jakinarazpenak.

Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak argitaratzearekin interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela joko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.

Bosgarrena.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Osaera.

Probetako epaimahaiko kideak pertsona hauek izango dira:

–Epaimahaiburua: Xabier Sagardoy Ortega jauna. Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko kidea.

Epaimahaiburu ordezkoa: David Campión Ventura jauna. Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria.

–Epaimahaikidea: Fernando Chueca Inchusta jauna. Iruñerriko Mankomunitateko Aholkularitza Juridikoko zuzendaria.

Epaimahaikide ordezkoa: María Moral Gurrea andrea. Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko Aholkularitza Juridikoko teknikaria.

–Epaimahaikidea: María Ángeles Agúndez Caminos andrea. Iruñerriko Mankomunitateko aholkulari juridikoa.

Epaimahaikide ordezkoa: Naiara García Mir andrea. Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko Aholkularitza Juridikoko teknikaria.

–Epaimahaikidea: Asun Nieto Zabala andrea. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko aholkulari juridikoa.

Epaimahaikide ordezkoa: Berta Enrique Cornago andrea. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko idazkari nagusia.

–Epaimahaikide idazkaria: María Teresa Donazar Pascal andrea. Iruñerriko Mankomunitateko idazkari nagusia.

Epaimahaikide idazkari ordezkoa: Manuel Lumbreras Navas jauna. Iruñerriko Mankomunitateko kontu-hartzailea.

5.2. Abstentzioa eta errekusazioa.

Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta deialdia egin duen organoari jakinaraziko diote, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.

Era berean, izangaiek zilegi izango dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietakoren bat gertatzen bada.

Baldin eta legeak ezartzen dituen abstentziorako edo errekusaziorako arrazoiak gertatzen badira, eta epaimahaiaren osaera aldatzen bada, hori jendaurrean jakinaraziko da, onartutako eta baztertutako izangaien zerrendarekin batera.

5.3. Eratzea.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahai kalifikatzailearen eraketak eta jardunak balioa izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da. Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

5.4. Erabakiak hartzea.

Epaimahaiaren gehiengoak ebatziko ditu deialdietako oinarriak interpretatzeak eta aplikatzeak sorrarazitako kontu guztiak.

5.5. Kanpoko aholkulariak.

Epaimahaiak aukera izango du aholkulari adituak sartzeko hautaprobetarako. Dena den, aholkulari horiek beren espezialitate teknikoak gauzatzera mugatuko dira eta epaimahaiarekin lankidetzan ariko dira soil-soilik haietan oinarrituta.

Seigarrena.–Proba eta balorazioa.

6.1. Probak eta balorazioa.

Hautaketa-prozesua bi probaren bidez egingo da, bata teorikoa eta bestea praktikoa.

Proba teorikoa: Test erako 50 galdera erantzun beharko dira, eta galdera bakoitzak lau erantzun izango ditu aukeran, baina bakarra izango da zuzena. Deialdi honen II. eranskinean dauden gaiei buruzkoak izango dira, zehazki, eta deialdi hau onartzen den egunean indarrean dagoen legeriaren arabera exijituko dira.

Proba hau egiteko gehieneko denbora epaimahaiak erabakitzen duena izango da, eta proban, gehienez ere, 50 puntu lortu ahal izango dira. Erantzun okerrek penalizazioa edo zigorra izango dute. Oker erantzundako galderek galderetako bakoitzaren balorazioaren %25ean kuantifikatutako penalizazioa izango dute. Galdera guztien balorazio indibiduala berdin-berdina izango da.

Proba teoriko hau egiteko ez da inolako testurik erabili edo kontsultatu ahal izango, ez eta beste materialik ere. Soil-soilik mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza eraman ahalko da.

Gutxienez 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertuta geldituko dira.

Behin lehen ariketa eginda (proba teorikoa) eta epaimahaiak zuzenduta, plikak jendaurrean irekitzeko deia egingo da eta probaren behin-behineko emaitzak argitaratuko dira Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki-taulan (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7 Iruña) eta egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/). Bost egun naturaleko epea zabalduko da, lortutako emaitzei buruzko alegazioak egiteko.

Epe hori igaro eta gero, halakorik bada, aurkeztutako alegazioak ebatziko ditu epaimahaiak eta proba teorikoaren behin betiko emaitzak argitaratuko ditu Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki-taulan (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7 Iruña) eta egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/), proba praktikoa egiteko tokiarekin eta egunarekin batera.

Proba praktikoa: Bi txosten edo irizpen juridiko egin beharko dira, eta epaimahaiak zehaztu eta erabakitzen duen epean, II. eranskinean jasotzen diren gaiekin lotuta. Gehienez ere 50 puntu lortu ahal izango dira (25 puntu txosten edo irizpenetako bakoitzean). Hartara, bi txostenen edo irizpenen puntu-kopuruak batuta 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertuta geldituko dira.

Proba teorikoa gainditu dutenek baino ez dute parte hartuko proba praktiko honetan, eta proba praktikoa egiteko komentatu gabeko legezko testuak erabili ahal izango dira, paperezko formatuan.

Behin proba praktikoa amaituta eta epaimahaiak zuzenduta, plikak jendaurrean irekitzeko deia egingo zaie izangaiei eta probaren emaitzak argitaratuko dira Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki-taulan (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7 Iruña) eta egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/). Bost egun naturaleko epea zabalduko da, lortutako emaitzei buruzko alegazioak egiteko.

6.2. Deialdia.

Probarako dei bakarra egingo da. Hartara Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askitzat jotzen duen beste nortasun-agiri bat aldean dutela agertu beharko dute parte-hartzaileek. Beren nortasuna frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertu egingo dira.

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera jakinaraziko zaie izangaiei proba teorikoa egiteko eguna eta tokia, Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki-taulan (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruñean) eta egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/).

Proba teorikoa gainditu duten izangaiei jakinaraziko zaie proba praktikoa egiteko eguna eta tokia, proba teorikoaren behin betiko emaitzak argitaratzearekin batera, Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki-taulan (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7 Iruña) eta egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/).

6.3. Plikak.

Bi ariketetan plika itxien sistema erabiliko da.

6.4. Desgaitasunen bat duten pertsonak.

Hautaproba egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora- eta baliabide-egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Zazpigarrena.–Gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Emaitzak.

Behin alegazioak egiteko epea igaro denean, eta ebatzita daudenean, kalifikazio-epaimahaiak azken kalifikazioa egiteari ekingo dio. Azken kalifikazio hori, zehazki, oposizioko bi proben emaitzak diren puntu-kopuruak batuta lortuko da.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda, lehenik eta behin, oposizioko bi probak gainditu dituzten izangaiek eratuta egongo da, lortutako puntu-kopuruaren ordenan, eta, bigarrenik, oposizioko lehen ariketa (proba teorikoa) gainditu duten izangaiek, haiek ere lortutako puntu-kopuruaren arabera ordenatuta.

7.2. Berdinketa gertatzen bada.

Azken puntu-kopuruetan berdinketa gertatzen bada, proba praktikoan puntu-kopuru handiena lortu duen izangaiak izango du lehentasuna. Eta, hala ere, berdinketak jarraitzen badu, zozketa egingo da.

Zozketa egingo den eguna eta tokia, eta haren emaitza, jendaurrean jarriko dira Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki-taulan (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7 Iruña) eta egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/).

7.3. Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren ebazpena.

Epaimahaiak probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda (puntu-kopuruaren araberako hurrenkera izango du) bidaliko dio Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari, hark onar dezan, bai eta espediente osoa ere.

Probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda (puntu-kopuruaren araberako hurrenkera duena) onartuko duen ebazpena Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki-taulan emango da argitara (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7 Iruña), bai eta egoitza elektronikoko iragarki-taulan ere (https://sedeelectronica.mcp.es/).

7.4. Indarraldia.

Deialdi honen babespean eratutako zerrenda, gehienez ere, bost urteko epean egongo da indarrean, probak gainditutako pertsonen zerrenda onartzen duen ebazpena argitara ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Zerrenda indarrean dagoen bitartean lanpostu berbererako beste zerrenda batzuk egiten badira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratutako hautaprobetarako deialdi publiko baten bidez, lehentasuna izango dute zerrenda berrienek, zaharrenen gainean.

Zortzigarrena.–Deiak.

8.1. Kontsiderazio orokorrak.

Iruñerriko Mankomunitatean sortzen diren beharren arabera deitu ahal izango zaie probak gainditu dituzten pertsonei.

Iruñerriko Mankomunitateak deitu egingo die hautatutako pertsonei eta aldi baterako kontratuko ditu, deialdi honetan eta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan (Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onartzen duena) eta aplikatzekoa den gainerako araudian araututa dagoenaren babesaren pean, eta Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean emango zaie alta eta izena.

8.2. Dei egiteko arau orokorrak.

Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat jakinarazi beharko dute, bai eta helbide elektroniko bat ere. Informazio horrek etengabe eguneratua egon beharko du.

Pertsonei deitzeko orduan, aurreko ataletan ezarritako lehentasun-irizpideak hartuko dira kontuan.

Oro har, telefonoz kontratu bat eskaintzeko, bi saiakera egingo dira pertsona bakoitzarekin, hark jakinarazitako telefono-zenbakia erabiliz, eta deiak bi eguneko epean banatuz. Lehen telefono-deia egiten den egunean, ez badu erantzuten, mezu elektronikoa bidaliko zaio.

Dei bakoitzaren oharra jasoko da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik.

Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, ez badu erantzuten bi eguneko epean mezu elektronikoa bidali zaionetik, uko egiten diola ondorioztatuko da eta 8.3 atalean xedatutakoa aplikatuko zaio.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, edo ez badio erantzuten bidalitako mezu elektronikoari, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.

251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarriko 4. atalak ezartzen duenaren arabera, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, hiru lanpostutatik bat, lehenbizikoa, zerrenda horretan dauden eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaientzat erreserbatuko da, baldin eta hautaprobak gainditzen badituzte eta frogatzen badute desgaitasun hori bateragarria dela bete beharreko lanarekin eta eginkizunekin.

8.3. Kontratazio-eskaintzari uko egitea.

Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren azken tokian geratuko da, ondoko egoera batean dagoela frogatu ezean:

a) Indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik horretara behartua egotea.

b) Aldi baterako ezintasun-egoeran izatea, edo umea izan edo adoptatzeagatik lizentzia izatea. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egongo, harik eta behar bezala frogatu arte uko egitea justifikatu zuen egoera bukatu dela.

c) 6 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, norberak izandakoa edo adoptatua, zaindu beharrean egotea. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egongo, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete bat igaro arte, salbu eta hura eragin zuen arrazoia lehenago desagertzen bada.

d) Zaindu behar badu bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adina, istripua edo eritasuna dela-eta bere burua ezin gobernatu duena. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egongo, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete bat igaro arte, salbu eta hura eragin zuen arrazoia lehenago desagertzen bada.

e) Izangaia ezkondu berria edo, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, parekatutako egoeran sartu berria izatea, eskainitako kontratuaren hasiera-eguna bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturaletan bada.

Aurreko idatz-zatian jasotako kasuetan, izangaiek zerbitzua emateko moduan daudela jakinarazi beharko dute. Jakinarazpen hori egin bitarte, izangaiak ez dira deitzeko moduan izango, eta ez zaie inolako lanposturik eskainiko sartuta dauden zerrendetatik.

8.3 atal honetan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek 15 egun naturaleko epea izango dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, agiri bidez eta behar bezala justifikatzeko. Hala eginez gero, lanpostuari uko egin ziotenean zerrendan zuten toki berean jarraituko dute. Ez badute hala egiten, zerrendatik baztertzeko 8.4.a) ataleko arrazoia izango da aplikatzekoa.

8.4. Zerrendetatik baztertzea.

Zerrendatik baztertuko dira ondoko egoera hauetako batean dauden izangaiak:

a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

b) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egotzi beharreko arrazoiengatik.

c) Sinatutako kontratuari uko egitea, Administrazio Publikoan sartzeagatik egiten bada izan ezik.

d) Kontratua amaitzea, diziplinazko arau-hauste batengatik.

e) Kontratua amaitzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa, hain zuzen, kontratatzen den langilea lanpostuan aritzeko gaitasun edo egokitzapen faltagatik, horrek lanpostuak dituen eginkizunak eraginkortasunez betetzea galarazten duen errendimendu eskasa badakar.

Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.

9.1. Epaimahaiaren egintzen aurka.

Epaimahaitik eratorritako egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo akordioa jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

9.2. Beste egintza batzuen aurka.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarri horiek aplikatzetik eratortzen diren egintzen aurka (ez, ordea, epaimahaitik eratorritakoen kontra), errekurtso hauetako bat aurkeztu ahal izango da aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo akordioa jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo akordioa jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo akordioa jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Gaiak

1.–Estatuko araudia.

–1978ko Espainiako Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.

–Abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa, Nafarroako Foru Araubidea Berrezarri eta Hobetzekoa.

–Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

–Urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Atariko titulua.

–Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, eta hori garatzeko araudia.

–Otsailaren 4ko 3/2020 Errege Lege Dekretua. Lehen liburua baino ez: uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetan jarduten duten erakundeen kontratazioari dagokion 2014ko otsailaren 26ko Europar Parlamentuko eta Kontseiluko 2014/25/EB Zuzentarauaren transposizioa; eta kontzesio-kontratuak esleitzeari dagokion 2014ko otsailaren 26ko Europar Parlamentuko eta Kontseiluko 2014/23/EB Zuzentarauaren transposizioa.

2.–Foru Komunitateko araudia.

–Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

–Apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa.

–Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena.

3.–Iruñerriko Mankomunitateko araudi orokorra.

–Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuak.

–Iruñerriko Mankomunitatearen eta Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen arteko harremanen erregelamendua.

–Iruñerriko Mankomunitatean euskararen erregimena arautzen duen ordenantza.

–Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen Estatutuak.

4.–Uraren Ziklo Integrala.

–Abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legea, Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzkoa.

–Iruñerriko Mankomunitatean Uraren Ziklo Integrala arautzen duen ordenantza.

–Ur-hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta Uraren Ziklo Integralari dagozkion beste jarduketa eta zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza, 2019.

5.–Hiri-hondakinak.

–Uztailaren 28ko 22/2011 Legea, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa.

–Ekainaren 18ko 14/2014 Foru Legea, Hondakinen eta haien Fiskalitateari buruzkoa.

–Iruñerriko Mankomunitatearen hiri-hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantza.

–Hiri-hondakinen kudeaketa-zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza, 2019.

6.–Eskualdeko Hiri Garraioa.

–Ekainaren 1eko 7/1998 Foru Legea, Errepideko Hiriko Garraio Publikoa arautzen duena.

–Ekainaren 1eko 8/1998 Foru Legea, Iruñerriko bidaiarien garraio erregularrari buruzkoa.

–Iruñerrian hiri-garraioaren zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantza.

–Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzua emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantza, 2019.

7.–Taxia.

–9/2005 Foru Legea, Taxiari buruzkoa.

–Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremuko taxi-zerbitzua arautzen duen ordenantza.

8.–Ibai Parkea.

–Iruñerriko Ibai Parkearen erabilera arautzen duen ordenantza.

9.–Egoitza elektronikoa.

–Iruñerriko Mankomunitatearen Administrazio Elektronikoaren Ordenantza.

Oharrak:

1.–Deialdia onartzeko egunean indarrean dagoen legeriaren arabera exijituko dira gai guztiak.

2.–Iruñerriko Mankomunitatearen araudia egoitza elektronikoan kontsultatu ahal da (https://sedeelectronica.mcp.es/).

Iragarkiaren kodea: L2002879