34. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Ordenantza, Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Aranguren ibarreko Udalak, 2020ko urtarrilaren 28an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duen Ordenantza, Aranguren Ibarrerako.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mutiloan, 2020ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2001317