34. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-A-40

M.ª Isabel Inza Eliak, Juan Ignacio Inza Eliak, M.ª Itziar Inza Eliak, M.ª Eugenia Inza Eliak ondoko datu eta ezaugarriak dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: M.ª Eugenia Inza Elia, Juan Ignacio Inza Elia, M.ª Itziar Inza Elia, M.ª Isabel Inza Elia.

Ur-ibilgua: Ubagua ibaia.

Hargunearen udalerria: Errezu-Deierri (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,017 l/s.

Xedea: ureztaketa.

Aprobetxamenduaren xedea da urtean, gehienez ere, 220 m³-ko ur bolumena hartzea, 0,017 l/s-ko batez besteko emari baliokidearekin kontsumo handieneko hilabetean, Ubagua ibaiaren ibilgutik, ETR89, UTM-30, X: 585.987, Y: 4.734.776 koordenatu puntutik; urpean jar daitekeen 0,9 kW-eko elektroponpa bat erabiliko da ura hazbete bateko diametroa duen kondukzio baten bitartez bulkatzeko 15 m³-ko biltegi bateraino, eta bertatik ureztatuko da, urpetzearen bidez, 0,12 hektareako baratze bat, Deierriko udal-mugarteko (Nafarroa) 2. poligonoko 43. lurzatian.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 2628, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave kalea 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko abenduaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001685