34. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2019ko abenduaren 18an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Iragarkia 2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an.

Aplikatzekoa den araudian ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari eta harekin bat datozenei, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari alegia), eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren 2020ko aurrekontua. Hona hemen haren laburpena, kapituluka.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 11.846.174,81 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 11.846.174,81 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Idazkari eta kontu-hartzaile gastuak: 25.000,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 10.546.285,63 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 51,71 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 494.891,56 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 161.151,51 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 618.794,39 euro.

Gastuak, guztira: 11.846.174,81 euro.

Iruñean, 2020ko otsailaren 19an.–Partzuergoko burua, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2002008