34. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

4/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 25ean, 2019ko aurrekontuan 4. aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egiteko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia

3232.62303 partida.–Ikastetxeko kaxa elektrikoa: 17.730,35 euro.

Gastu goitituak, guztira: 17.730,35 euro.

Finantzaketa

87000 partida.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 10.494,25 euro.

75030.–Dirulaguntza, ikastetxeko kaxa elektrikoa: 7.236,10 euros.

Finantzaketa, guztira: 17.730,35 euro.

Irurtzunen, 2019ko urriaren 17an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2001193