33. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskalak 2020. urterako. Behin betiko onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2019ko azaroaren 21ean egin batzar orokor arruntean, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea hondakinak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko zerbitzuari dagokion ordenantza fiskala 2020ko ekitaldirako.

Erabaki hori 2019ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13an. Jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean entitatearen Idazkaritzan, eta inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoaren arabera, behin betiko onetsirik gelditu dira eta bidezkoa da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lizarran, 2020ko urtarrilaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

ORDENANTZA FISKALA, 2020AN HIRI HONDAKINAK BILDU, TRATATU ETA APROBETXATU EDO EZABATZEKO ETA ZERBITZU HORRI LOTURIK DAUDEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua.

Ordenantza fiskal hau ezarri da Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua.

Ordenantza honen helburua da tasak ezartzea hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko zerbitzurako eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jardueretarako. Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 10 c) artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak edo jarduerak egiteko tasena da.

Aurrekoa deusetan galarazi gabe, Jurramendiko Mankomunitateak Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa eskuordetu du, udal jatorriko hiri hondakinak tratatu, balioztatu eta beharrezkoa bada ezabatzeko eskumena erabil dezan, eta, beraz, Partzuergoak ekitaldi bakoitzerako onesten dituen tasak aplikatuko dira bere lurralde eremuan.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua.

Ordenantza hau Mankomunitatea osatzen duten udal eta kontzejuen mugarte guztietan aplikatuko da, baldin eta hondakinen zerbitzuan sarturik badaude, eskumena espresuki lagata.

Halaber, hondakinak kudeatzeko zerbitzuaren barrenean ez izan arren, halako entitate edo pertsona batzuek tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak hartzen badituzte, haiei ere aplikatuko zaie ordenantza hau.

IV. KAPITULUA

Zerga-egitatea

4. artikulua.

Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izateak eta/edo erabiltzeak dakar zerga-egitatea. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:

1.–Arriskutsuak ez diren etxeko eta merkataritzako hondakinak bildu, garraiatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko nahitaezko zerbitzua eskura izatea edo erabiltzea, hondakin horiek ondoko jatorria izanik:

a) Etxeak.

b) Zerbitzuak.

c) Merkataritza.

d) Bulego publikoak.

e) Ikastetxeak.

f) Osasun zentroak.

g) Egoitza zentroak.

h) Erabilera esklusiboko edukiontziaren eskuragarritasuna.

J) Bilketa berezia, edukiontzi trinkotzailearekin.

k) Kaxa irekiarekin egindako bilketa berezia.

l) Hondakindegi kontrolatura traste handiak eta, orokorrean, nahitaezko bilketaren xede izan ez daitezkeen hondakinak botatzea.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da osoa eta, beraz, espresuki aipatu gabeko beste jarduera berdintsuak sartzen dira, gisa berekoak badira.

2.–Borondatezko zerbitzu hauek egitea:

a) Ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzu berezia.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboa

5. artikulua.

1.–Ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zordunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bestelako entitateak, baldin eta edozein titulu dela bide, etxebizitzak, lokalak edo establezimenduak okupatu edo erabiltzen badituzte edo bertan bizi badira, eta horietarako egin edo horien eskura jartzen bada nahitaezko zerbitzu orokorra.

Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 104. artikuluaren arabera, zergaduna ordezten duten subjektu pasiboak dira jabe gisa agertzen direnak udal bakoitzeko Katastroko Erregistroan edo eraikin horien Hiri-lurreko Ondasunen Erregistro Fiskalean. Subjektu pasiboek kasuan kasuko onuradunei jasanarazten ahalko dizkiete kuotak.

2.–Borondatezko zerbitzuaren kasuan, pertsona edo erakunde eskatzaileak eta zerbitzuaren xedeko hondakinen titularrak dira zergak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak.

Pertsona fisikoek nahiz juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra eskatzen ahal zaie titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei, hots, edozergatik ere ondorengo direnei.

Eskuratzaileak eta eskualdatzaileak solidarioki erantzunen dute dagoen zorraz.

Norbaitek eskuratu nahi badu ustiategi edo ekonomia jarduera baten titulartasuna, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondoriozko tributu-zorren ziurtagiri zehatza, titularrak aldez aurretik baietza emanda.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua.

4. artikuluko 1. apartatuan ezarritako zerga-egitateetarako, honako hau da zerga-oinarria, tarifa aplikatzeko, dagokion zuzenketa-indizearekin:

1-A zerga-egitaterako: bizitegia den edo izan litekeen katastroko higiezin-unitatea.

1.B), 1.C), 1.D), 1.E), 1.F) eta 1.G) zerga-egitateetarako: establezimendu unitatea, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta duena edo, zerga horren pean ez dagoenean edo tasari lotutako jarduera egiten ari delako zantzurik bada, martxan dabilena. Establezimendu unitatea dagoela ulertuko da katastroko unitatea dagoenean.

1-H, J, K zerga-egitateerako: edukiontzien kopurua, haien edukiera, joan-etorria eta bilketaren maiztasuna.

1-L zerga-egitaterako: botatako elementuen pisua.

4.2 a) artikuluko zerga-egitaterako, bilketaren maiztasuna, desplazamendua eta bildutakoaren tamaina.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua.

7.1. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasa eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

7.2. Tarifa berezia, diru premia handia duten zerbitzuaren erabiltzaileendako.

Uraren ziklo integralaren zerbitzuak emateari aplikatzen zaizkion tarifei dagokien kuota, guztira (artikulu honetan jasotzen dena), orokorrean aplikatu behar den kuotaren % 50 izanen da, erabiltzaileak ondoko baldintzak betetzen baditu:

a) Tarifa ordaintzera beharturik dagoena izatea Nafarroako Gobernuko Ongizate Departamentuak emandako Errenta Bermatuaren onuradun edo 65 urtetik gorakoentzako kotizazio gabeko pentsioa jasotzen duena.

b) Tarifa ordaintzera beharturik dagoenak txosten bat aurkeztu behar du, kasuan kasuko Gizarte Ongizateko zerbitzu publikoek emana, frogatzeko eskatzaileak betetzen dituela Errenta Bermatuaren onuradun izateko aurreikusten diren baldintza ekonomikoak, hura benetan jasotzen ez badu ere, eskubidea agorturik izateagatik edo hura aitortzeke edukitzeagatik.

c) Ezin izanen dute tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintzetako zenbait bete izanik ere, urteko kopurua Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa bider 1,25 baino handiagoa batzen duten beste diru-sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik, familia-unitatea izanik odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura artekoa. Halaber, pentsioa edo prestazioa eman baino lehen ez bada diru-sarreren eta ondarearen baloraziorik egin, eskatzailearen higiezinen eta higigarrien ondareak ez ditu gaindituko Errenta Bermatua arautzen duen 15/2016 Foru Legean ezarritako zenbatekoak.

d) Betiere tarifa berezi honen onuraduna kontratuaren titularra izanen da, edo bestela haren senarra edo emaztea, edo erregistratuko bikoteko kidea, eta familia-unitatearen ohiko etxebizitzari baizik ez zaio aplikatuko. Onuradunak, kasu guztietan, zerbitzuaren xedeko etxebizitzan egon behar du erroldaturik.

Eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskaera, Mankomunitateak ezarritako ereduaren araberakoa.

2. a) edo b) eta d) ataletan ezarritako betebeharrak betetzen direla frogatzen duten agiriak.

Ondorio horietarako, Mankomunitateak eska diezaioke eskatzaileari aurreko urteko PFEZaren gaineko aitorpena, nahiz eta araudi fiskalak horretara ez behartu.

Tarifa hori, behin onetsita, kasuan kasuko urte naturalean izanen da aplikagarri, eta ezin izanen du ondoriorik sortu eskatzen den lauhileko naturalean baino lehenago. Tarifa bereziaren aintzatespena automatikoki luzatuko da lau hilabeteko epetan, ordenantza honetan aurreikusitako erregulazioa aldatzen ez den bitartean. Jurramendiko Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta tarifa osoa aplikatuko die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuota

8. artikulua.

Zerga-oinarriari dagokion tasa edo tarifa eta indize zuzentzailea aplikatu eta kuotaren zati finkoa –erabilera bakoitzari dagokiona– gehitzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

Ateratzen den kuotak, guztira, ezin izanen ditu eranskinean adierazitako gehieneko zenbatekoak gainditu.

9. artikulua.

Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak eta hobariak

10. artikulua.

1.–Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak izanen dira onartuko diren salbuespen eta hobari bakarrak.

2.–Bidezkoa izanen da ondoriozko tarifaren % 50eko hobaria, tasaren xedea den etxebizitza edo lokala zaborrontzitik 500 metro baino gehiagotara dagoenean.

Hobari honetarako eskubidea sortzeko, ezinbesteko baldintza izanen da subjektu pasiboak aurretik hala eskatzea.

X. KAPITULUA

Sortzapena

11. artikulua.

1.–4.1. artikuluan ezarritako tasak. (a, b, c, d, e, f, g eta h tarifak) urte natural bakoitzeko urtarrilaren lehenetik sortuko dira, salbu eta zerbitzua urte hartan hasi edo bukatzen den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

2.–Gainerako zerbitzu berezi edo borondatezkoetarako ezarritako tasak zerbitzua egiten denean edo egiten denetik sortuko dira.

(Ur Zerbitzuaren Ordenantza Fiskalean bezala, artikulu hau aldatu egin da Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 107. artikuluari egokitzeko).

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

12. artikulua.

Ordenantza honetan araututako tasak honako arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1.–4.1) artikuluko a, b, c, d, e, f, g eta h tarifetan aurreikusitako tasak, urtero sortuko badira ere, zatika ordainaraziko dira lauhileko edo bihileko bakoitzaren hasieran. Erabilera esklusiboko edukiontziaren eskuragarritasuna dela-eta sortu diren tasak hilero ordaintzen ahalko dira.

2.–Borondatezko zerbitzuengatiko tasak sortzen diren unean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

13. artikulua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, 4.1) artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak “jakinarazpen gabekotzat” hartuko dira.

2.–4.1) artikuluaren a, b, c, d, e, f, g eta h tarifetan aurreikusitako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, ordaindu behar diren lauhileko naturalaren lehenbiziko hilabetearen lehen egunean esan gabe jakinarazitzat hartuko dira. Egun horretatik aurrera, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko.

Gainerako zerbitzu berezi edo borondatezkoetarako aurreikusitako tasak dagokien zorra jakinarazi ondoan ordainduko dira.

14. artikulua.

Aurreko artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, epe exekutiboan ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluarekin bat:

a) % 5ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun balioduneko epea bukatu eta premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik ordaindutako zorraren gainean.

b) % 10ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, premiamendu-probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean ordaindutako zorraren gainean.

c) % 20koa, aurreko inguruabarrak ez daudenean ordaintzeko. Kasu horietan, borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sortutako berandutze-interesak ere ordaindu beharko dira.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, epe exekutiboa hasiko da, non ez duen Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman.

15. artikulua.

Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahalko da:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboek, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboek, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak ordaindu gabe geratu diren kasuetan, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edota honek kobratzeko gaitu ditzakeen banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

XIII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Arau eta Erregelamenduetan arau-hausteei eta zehapenei buruz xedatutakoa aplikatuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta maila berekoak edo txikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Jurramendiko Mankomunitatea kudeatzen duen sozietatearen ardura da ordenantza honen ondoriozko tasak kudeatzea, Mankomunitateak eskuordeturik.

Bigarrena.–Ordenantza honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

ERANSKINA

Tarifak, 4. artikuluko zerga-egitateei dagozkienak (euro/n.u.)

JARDUERA

TARIFA FINKOA

TARIFA ALDAKORRA

KOEFIZIENTEA ENPLEGATU EDO EGOILIAR BAKOITZEKO

GEHIENEKO KUOTA

a) Etxea

Etxea: etxebizitzak.

Horien parekoak:

–Elkarte gastronomiko pribatuak (urtean 150 m³ bitarte ur kontsumitzen dutenak).

–Askaldegiak, txokoak eta antzeko lokalak, etxebizitzei erantsita ez badaude.

–4 logela bitarteko landetxeak.

–Aisialdiko finkak, 50 m² baino gehiago eraikita dutenak.

39,95

b) Profesionalak

b.1

–Iturgintza eta elektrizitate arloko paratzaileak, pintoreak eta gainerako profesionalak, jendea hartzeko establezimendurik ez dutenak.

–Beste tarifa batean sartu gabeko lanbide liberaletarako lokalak, etxebizitzetarako erabilerarekin bateragarri direnean.

28,75

% 30

Enplegatu bakoitzeko

(oinarrizko tarifa: 75,30 euro)

695,50

b.2

–Gestoriak.

–Agentziak.

–Kabineteak.

–Notariotzak.

–Erregistroak.

–Bankuak.

–Ile-apaindegiak eta estetika zentroak.

–Irabazi-asmorik gabeko kultur elkarteak eta erretirodunen elkarteak, ostatu publikorik gabeak.

–Beste lanbide liberal batzuetarako lokalak.

–Norberaren produktuarendako hotz kamerak.

–Akademiak, haurtzaindegiak eta prestakuntza zentroak, 200 m² bitarte2.

–Beilatokiak.

39,95

c) Merkataritza, ostalaritza eta jatetxeak

c.1

–Liburu dendak.

–Botikak.

–Opari dendak.

–Dolareak eta ardandegiak.

–Litxarreria dendak.

–Bitxi dendak-erloju dendak.

–Tabako dendak.

–Kalez kaleko azokako postu finkoa eta horretarako biltegiak.

–Autoak konpondu eta garbitzeko tailerrak.

–Gasolindegiak.

–Eskulangintzako lantegiak.

–Kristaldegiak.

–Aroztegiak.

–Marmoldegiak.

–Zurgindegiak.

–Elektrizitate dendak.

–Edari biltegiak.

–5 gelatik 8 gelara bitarteko hostalak eta apopilo-etxeak.

–5 gelatik 8 gelara bitarteko landetxeak, jatetxerik gabeak.

–Gisako lokalak, merkataritzakoak zein industriakoak, beste tarifetan sartzen ez direnak.

104,00

% 30

Enplegatu bakoitzeko

(oinarrizko tarifa: 150,55 euro)

695,50

c.2

–Zapata-dendak eta jantzi-dendak.

–Burdindegiak.

–Drogeriak.

–Ordezko piezen dendak.

–Apopilo-etxeak eta aterpetxeak.

–Komentuak.

–8 gela baino gehiagoko landetxeak, jatetxerik gabeak.

–Jatetxerik gabeko aterpeak.

–8 gela baino gehiagoko hostalak eta apopilo-etxeak.

–Mertzeriak.

–Inprimategiak.

–Fruta eta barazki biltegiak.

–Etxetresna elektrikoen dendak eta kiroletarakoak.

–Altzari dendak.

–Janari dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).

–Elikagai dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).

–Harategiak.

–Okindegi dendak, gozotegiak eta horietatik eratorritakoen dendak, prestalekurik gabeak.

–Bazarrak.

179,26

% 30

Enplegatu bakoitzeko

(Oinarrizko tarifa: 225,80 euro)

695,50

c.3

–Arrandegiak.

–Barazkiak saltzen dituzten elikagai dendak.

–Gozotegiak eta okindegiak, prestalekua dutenak.

–Kontserba lantegiak.

329,75

% 50

Enplegatu bakoitzeko

(Oinarrizko tarifa: 376,30 euro)

863,45

c.4

–Harakindegia, urdaitegia, barazki dendak edo arrandegia duten supermerkatu eta autozerbitzuak.

(Bakar-bakarrik 150 m²-tik gorako establezimenduak).

329,75

% 50

Enplegatu bakoitzeko

(Oinarrizko tarifa: 376,30 euro)

4.317,15

c.5

–Jatetxeak.

–4 gela baino gehiagoko landetxeak, hostalak eta apopilo-etxeak, jatetxea dutenak.

–Aterpeak, jantokia/jatetxea dutenak.

405.05

% 50

Enplegatu bakoitzeko

(Oinarrizko tarifa: 450,35 euro)

1.766,75

c.6

–Hotelak, kanpinak.

405,05

% 50

Enplegatu bakoitzeko

(Oinarrizko tarifa: 450,35 euro)

9.019,45

c.7

–Ostatuak, kafetegiak, biltokiak, elkarte gastronomikoak (urtean 150 m³ ur baino gehiago kontsumitzen dutenak), dantzatokiak, ostatua duten kirol elkarteak, kasinoak eta erretiratuen elkarteak, jendeari zerbitzatzeko kanpoko langileak dituztenean.

311,85

% 50

Enplegatu bakoitzeko

(Oinarrizko tarifa: 358,35 euro)

1096.40

d) –Zerbitzu publikoak

–Herriko etxea, kontzeju etxeak, bulego publikoak, erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, auzitegiak, erlijio edo gizarte etxeak, kultua edo jarduera egunero dutenak.

39,95

% 100

Enplegatu bakoitzeko

(Oinarrizko tarifa: 75,30 euro)

695,52

e) Ikastetxeak eta prestakuntzarako zentroak

–Ikastetxeak, haurtzaindegiak, akademiak, 200 m² baino gehiagokoak. Jantokia badute, aipatu tarifari % 2 gehituko zaio, egoiliar bakoitzeko, eta gehieneko kuota 2.199,55 euro izanen da.

179,26

% 10

Enplegatu bakoitzeko

(Oinarrizko tarifa: 225,80 euro)

1.151,23

f) Osasun zentroak

f.1

–Ospitaleak, klinikak, anbulatorioak eta zentro medikoak, bi mediku baino gehiago badituzte.

179,26

% 10

Enplegatu bakoitzeko

(Oinarrizko tarifa: 225 euro)

10.025,70

f.2

–Ospitaleak, klinikak, anbulatorioak eta zentro medikoak, gehienez bi mediku ari badira.

–Langile egonkorrik ez duten osasun etxeak.

39,95

G) Bestelakoak

–Egoitzak, kuartelak eta zahar etxeak.

383,50

% 10

Egoiliar bakoitzeko

(Oinarrizko tarifa: 429,85 euro)

10.025,70

TRATAMENDUAREN TARIFAK CARCARKO ARAZTEGIAN

PREZIOA

(eurotan, tona bakoitzeko)

Bakarrik paperez eta kartoiz osatutako hondakinak

9,00

Bakarrik plastikozko ontziez osatutako hondakinak

Bakarrik metalez osatutako hondakinak

Bakarrik krislezko ontziez osatutako hondakinak

9,00

9,00

9,00

Materia organikoko hondakinak, industriatik heldu direnak, ezpurutasunik gabeak

28,00

Zuraren hondakinak, konposatu berezi edo toxikorik gabeak, kimatze hondarrak eta landare hondarrak:

–Xehatua

–Xehatu gabea

6,00

32,00

Zuraren hondakinak, aurrekoak ez direnak:

–Xehatua

–Xehatu gabea

26,50

45,00

Mota ezberdinetako hondakinak, berreskuratu ezin direnak eta biodegradagarriak ez diren etxeko hondakinekin pareka daitezkeenak.

–Paketatua

–Paketatu gabea

63,00

88,00

Nolanahiko hondakinak, atzera botatako ekoizpenak baizik osatzen ez dutenak, balioztatu gabeak eta beste produktu berezi batzuk ez dituztenak:

–Paketatua

–Paketatu gabea

Hondakin biodegradagarriak dituzten edozein motatako hondakinak, bota baino lehen egonkortu behar direnak

50,00

63,00

89,50

Lohi onargarriak, egonkortu gabeak

Lohiak, konposterako on direnak

45,00

18,77

Obra hondakinak, 300 kilotik behera

Obra txikien hondakinak, 300 kilotik gora

24,00

75,00

Landare-lurrak edo gisa berekoak

Nekazaritzako plastikozko hondakinak

3,00

20,00

Tamaina handikoak (altzariak eta etxetresna elektrikoak)

-

Ibilgailu abandonatuak (automobil bakoitzeko)

Ibilgailu abandonatuak (kamioiak eta gisakoak)

140,00

700,00

Nolanahi ere, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

1.) Osagai toxiko edo arriskutsuak dauzkan hondakinik ez da onartuko.

2.) Likidoak edo lohiak ez dira onartuko, hezetasun portzentajearen ondorioz araztegiko makinetan ezin badira erabili.

3.) Hondakinak botatzen diren aldiro, 3,50 euro ordainduko da, gutxienez ere.

4.) Lizarrako transferentzia plantako botatzeak:

–Gehienez ere 1 m³ onartuko dira.

–Gehienez ere 300 kg-ko obra-hondakinak onartuko dira.

Bilketa:

Ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzuak, kamioi trinkotzailearekin. (Emandako denboraren arabera)

70,00 euro/ordua

Etxeko animalia hilak

120 euro bakoitza

Hondakinak garbiguneetan:

1.–Etxeko hondakinak (dohainik)

2.–Merkataritzakoak eta industriakoak (hirikotzat har daitezkeenak):

Borondatezko harreraren mende egonen dira, haien jatorriaren, bolumenaren eta ezaugarri fisiko-kimikoen arabera

Doan

Helmugan zehaztu beharreko prezioa.

–Gai geldoen hondakindegian eta transferentziagunean bota nahi bada, aitzinetik eskaera egin beharko da eta hondakinaren ezaugarri fisiko-kimikoak zehaztu.

Carcarko plantan hondakinak onartuko dira bertako Ingurumen baimen integratuan (AAI) ezarritako mugei jarraituz.

Tarifei lehentasunez aplikatzeko xedapenak.

–Hiri hondakinak sortzen dituen establezimendu-unitate bati –eta halakotzat hartuko da sartzeko ate bat bakarra duena– tarifa multzo bat baino gehiago badagozkio, aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena baizik ez zaio aplikatuko.

–Ikuskatze lana eginik, ofizioz edo interesdunak eskaturik, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bestelakoa denean, egiaztatu den erabilera egiazkoaren arabera fakturatu dadin.

–B, C, E, F eta G tarifetan aurreikusi jardueretan, hondakinak batez bestekoa baino franko gehiago direnean –eta halakotzat hartuko dira modu esklusiboan edukiontzi bat edo gehiago erabiltzen bada–, erabilera esklusiboko edukiontziaren bilketari eta tarifari emanen zaie lehentasuna.

–Lau hilabetetik beherako “denboraldian” egiten diren jarduerek lauhileko kuota bakar bat sortuko dute, jarduerari dagokion tarifan.

–Kalez kaleko azokako postu finkoak kasuan kasuko udalari ordainduko zaizkio zuzenean, bilketa berezia behar dutenean.

–Gehieneko kuota ez zaio aplikatuko erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari.

–Koefiziente aldakorra aplikatzeko, ez da kontuan hartuko ustiapenaren titularra, D tarifan salbu.

–Harako c.7 epigrafeko jarduerei, 300 biztanletik beherako udalerri batean badaude eta soilik asteburu eta jaiegunetan irekitzen badira jendearentzat, multzoko tarifa txikiena aplikatuko zaie.

–Titularrik gabeko establezimendu sanitario publikoei tarifarik txikiena aplikatuko zaie.

–Harako c-3 tarifako establezimenduei, 300 biztanletik beherako herri batean badaude eta langilerik ez badute, c-1 tarifa aplikatuko zaie.

–Merkataritzako eta zerbitzuetako jardueretan bidezkoa izanen da ezarritako tasaren % 50eko murrizketa zerbitzua etxeko hondakinen bilketari baizik ez dagokionean subjektu pasiboak merkataritzako hondakinen bilketa kudeatzaile baimendu batekin kontratatua duelakoz.

3.–Erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifa:

a) Hiri lurzoruko instalazioak:

BILKETA BAT ASTEAN

2 BILKETA ASTEAN

3 BILKETA ASTEAN

4 BILKETA ASTEAN

5 BILKETA ASTEAN

6 BILKETA ASTEAN

Edukiontzi 1

581,91

1.163,82

1.745,73

2.328

2.910

3.491

2 edukiontzi

988.89

1.977,78

2.970,24

3.959

4.948

5.937

3 edukiontzi

1.281,63

2.559,69

3.837,75

5.119

6.401

7.679

4 edukiontzi

1.627,92

3.252,27

4.880,19

6.508

8.140

9.764

5 edukiontzi

1.974,21

3.951,99

5.922,63

7.897

9.875

11.845

6 edukiontzi

2.327,64

4.651,71

6.975,78

9.303

11.627

13.955

6 edukiontzi baino gehiago

389,13/eduk

781,83/eduk

1.120,98/eduk

1.457/eduk

1.792/eduk

2.124/eduk

b) Hiri-lurzorutik urrun dauden instalazioak (herrigunetik kanpoko lurzorua)

BILKETA BAT ASTEAN

2 BILKETA ASTEAN

3 BILKETA ASTEAN

4 BILKETA ASTEAN

5 BILKETA ASTEAN

6 BILKETA ASTEAN

Edukiontzi 1

639,03

1.274,49

1.917,09

2.552,55

3.191,58

3.827,04

2 edukiontzi

1.081,71

2.170,56

3.252,27

4.341,12

5.422,83

6.508,11

3 edukiontzi

1.403,01

2.802,45

4.205,46

5.608,47

7.011,48

8.410,92

4 edukiontzi

1.785

3.570

5.347,86

7.132,86

8.917,86

10.702,86

5 edukiontzi

2.170,56

4.341,12

6.508,11

8.678,67

10.849,23

13.019,79

6 edukiontzi

2.552,55

5.105,1

7.654,08

10.206,63

12.755,61

15.308,16

6 edukiontzi baino gehiago

424,83/eduk

838,95/eduk

1.199,52/eduk

1.563,66/eduk

1.924,23/eduk

2.281,23/eduk

Tarifa hilabeteka hainbanatzen ahalko da.

Emandako zerbitzua hilabetetik beherakoa bada, 120 euroko errekargua izanen du, edukiontziak paratu eta kentzeko kostuak konpentsatzeko.

Tarifa hau aplikatu behar denean ez du eraginik izanen jarduera eta tarifa guztientzat ezarritako gehieneko kuotak.

–Hondakin organikoak sortzen diren jardueretan nahitaez bi edukiontzi bederen erabili beharko dira (bata materia organikoarentzat eta bestea geldoarentzat). Arrazoi horren ondorioz beharrezkoa bada bi edukiontzi paratzea, tasak % 25eko hobaria izanen du (soilik a) 1 ataleko erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifaren kasuetarako).

–Hilerri, futbol zelai edo lorategietan, Udalaren erabilera publiko esklusiboko edukiontziak direnean, bakarrik materia organikoa biltzekoa behar bada, tasak % 50eko hobaria izanen du.

–Hiri-lurzoru finkatuan ez da erabilera esklusiboko edukiontzirik emanen, ez bada eskatzaileak egunean 800 litrotik gorako hondakinak sortzen dituelako.

–Biltzeko maiztasuna Mankomunitateak berak ezarriko du; betiere, establezimendua zein lekutan dagoen, inguruko ohiko bilketaren arabera.

–Ezarri diren tarifak 1.000 l bitarteko edukiontzientzat dira. Edukiontzia handiagoa bada, koefiziente zuzentzaile bat aplikatuko da, handitutako edukieraren araberakoa.

4.–Tarifak, bilketa edukiontzi trinkotzailearekin eta kaxa irekien bidez egiten denean:

EDUKIONTZI TRINKOTZAILE MUGIKORRAK

EDUKIERA

EUROAK HILEAN

1.–Trinkotzailea alokatzeko tarifa

15 m3

490

17,5 m3

505

20 m3

524

2.–Tarifa, edukiontzia jaso eta kentzeagatik

DISTANTZIA

EURO/ BILKETA

20 km arte

100 euro + 90 euro / Tm

20-30 km

115 euro + 90 euro / Tm

30 km-tik gora

125 euro + 90 euro/Tm

KUTXA IREKIKO EDUKIONTZIAK

1.–Kaxa irekia alokatzeko tarifa

TARTEA

EUROAK HILEAN

Hilabetekoa

130

2.–Tarifa, kaxa jaso eta kentzeagatik

DISTANTZIA

EURO/ BILKETA

20 km arte

100 euro

20-30 km

115

30 km-tik gora

125

Trinkotzaileekin eta kaxa irekiekin egiten den bilketa Mankomunitatearen bitartekoen eta bilketagai diren hondakinen ezaugarrien mende egonen da.

BILKETA BEREZIAK KAMIOI BESODUNAZ EDO ATZAPARDUNAZ

ZERBITZU ORDUA

JOAN-ETORRIA

1.–Tarifa, zerbitzu ordu eta km bakoitzetik

72,0 euro/ordua

1,10 euro/km

Kaxa irekiko kamioiekin egiten den bilketaren tarifa metatu eginen zaio hondakinak botatzeko tasari, ordenantza honetan aurreikusitakoari, alegia.

Trinkotzaileekin, kaxa irekiekin edo kamioi besodunekin egindako bilketatik heldu diren hondakinei ere aplikatuko zaie Hondakinei buruzko 14/2018 Foru Legean aurreikusitako “Hondakinak hondakindegietan ezabatzearen” gaineko zerga.

Iragarkiaren kodea: L2001479