33. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteak eta karga-tasak 2020rako. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren tarteen karga-tasak eta koefizienteak 2020rako.

Jendaurrean egonen dira gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira aldaketa horiek 2020ko karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Ribaforadan, 2020ko urtarrilaren 31n.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2001552