33. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

11/2020 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren urtarrilaren 16ko 3/2020 Ebazpena.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 16an eman 3/2020 Ebazpenaren bidez, merezimendu lehiaketarako deialdia egin zen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikasketetako ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko.

Zazpigarren oinarriko 1.2 eta 2. apartatuetan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzua aipatzen da, baina, errealitatean, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari dagokio zuzendariak eta zuzendaritza taldeak izendatzea; hortaz, bidezkoa da aldaketa egitea.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ondotik zehazten den moduan aldatzea Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 16an eman 3/2020 Ebazpena, merezimendu lehiaketarako deialdia egin zuena Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikasketetako ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko:

Zazpigarren oinarrian (Zuzendariaren eta zuzendaritza taldearen izendapena), honako hau dioen tokian:

“1.2. Hautatutako izangaiak, oro har, lau urterako izendatuko dira zuzendari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak eman eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den ebazpen baten bidez.”

Honako hau behar du:

“1.2. Hautatutako izangaiak, oro har, lau urterako izendatuko dira zuzendari, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak eman eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den ebazpen baten bidez.”

Honako hau dioen tokian:

“2. Zuzendaritza taldearen izendapena.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, ebazpen baten bidez, zuzendaritza taldeak izendatuko ditu, ikastetxeko zuzendariari dagokion epe bererako. Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 2ko 7/2017 Foru Aginduaren 10. artikuluan adierazitako jarraibideen arabera eginen da izendapen hori.”

Honako hau behar du:

“2. Zuzendaritza taldearen izendapena.

Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak, ebazpen baten bidez, zuzendaritza taldeak izendatuko ditu, ikastetxeko zuzendariari dagokion epe bererako. Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 2ko 7/2017 Foru Aginduaren 10. artikuluan adierazitako jarraibideen arabera eginen da izendapen hori.”

2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko otsailaren 6an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Iragarkiaren kodea: F2001969