33. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

19/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko ebazten baita lanpostu hutsetarako lekualdatze lehiaketa bat, Justiziako Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletako funtzionarioen artekoa, iragarri zena ekainaren 25eko 207/2019 Ebazpenaren bidez.

Justizia Zuzendaritza Nagusiak ondotik heldu dena xedatu du, kontuan harturik honako hauetan ezarritakoa: Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 524. artikulua eta hurrengoak (lege organiko hori abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren eta abenduaren 28ko 4/2018 Lege Organikoaren bidez aldatu zen); Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarrerari, haien Lanpostuak Betetzeko Moduari eta haien Lanbide Igoerari buruzko Erregelamenduaren 43. artikulua, hurrengoak eta xedapen indargabetzaile bakarra (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua); eta ekainaren 25eko 207/2019 Ebazpenaren bederatzigarren oinarria (ebazpenak lekualdatze lehiaketarako deia egiten zuen Justiziako Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletako funtzionarioen artean lanpostu hutsak betetzeko):

Lehenbizikoa.–Behin betiko ebaztea, eranskinean jasotzen denaren arabera, Justiziako Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletako funtzionarioen artean lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze lehiaketa. Deialdia ekainaren 25eko 207/2019 Ebazpenaren bidez egin zen.

Bigarrena.–Justizia Ministerioaren webgunean (www.mjusticia.gob.es) adierazten diren funtzionarioak lekualdatze lehiaketa honetatik bazter uztea.

Hirugarrena.–Adieraztea ezen lehiaketa honetan parte hartu baina destinoa lortu ez duten parte-hartzaileen eskabideak iraungita daudela; beraz, ez dira kontuan hartuko hurrengo lekualdatze lehiaketetan.

Laugarrena.–Bete gabe uztea lehiaketa honen bidez esleitu ez diren lanpostuak, eta adieraztea funtzionario berriek beteko dituztela, salbu zerbitzuaren beharrengatik amortizatu nahi badira. Lehiaketa arruntean lanpostu huts gisa ere iragar daitezke, baldin oposizioen deialdirik egiten ez bada, edo dagokion lan publikoaren eskaintzarengatik beharrezkoa ez bada eman gabe dauden lanpostu guztiak iragartzea.

Bosgarrena.–Ondoren ematen diren egunetan utzi beharko dute oraingo lanpostua jardunean, zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko borondatezko eszedentzian dauden eta lehiaketa honetan aipatzen diren kidego edo eskaletara itzultzen ez diren funtzionarioek –hemen ez dira sartuko behin-behinekoz itzuli direnak–: Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoaren kasuan, 2020ko otsailaren 21ean, ostiralean; Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidegoen kasuan, 2020ko otsailaren 25ean, asteartean.

Seigarrena.–Lehiaketa bidez lortutako lanpostu berriaz jabetzeko epea, aurreko puntuan aipatu diren funtzionarioentzat, oraingo lanpostua utzi eta hurrengo hiru egun baliodunekoa izanen da, funtzionarioak bere herria aldatu beharrik ez badu; zortzi egun baliodunekoa, autonomia erkidego bereko beste herri batera joan behar duenean; eta hogei egun baliodunekoa beste autonomia erkidego batera joan behar duenean; Kanarietako eta Balearretako autonomia erkidegoen eta Ceutako eta Melillako hirien kasuan, epea hilabetekoa izanen da, bai uharteetako edo hiri horietako lanpostua abiaburukoa denean, bai helmugakoa denean. Jabetza hartzeko finkatutako epeari dagozkion lansariak administrazio eskudunak ordainduko ditu, lehiaketan lortutako lanpostuaren arabera.

Zazpigarrena.–Baldin aginduak berekin badakar jarduneko zerbitzura itzultzea Justiziako Administraziora, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletan, jatorri izanik borondatezko eszedentziako egoera administratiboa (sektore publikoan zerbitzuak emateagatik, interes partikularrengatik, familia elkartzeagatik) edo eginkizunak etetea, puntu honetan sartzen direla behin-behinekoz atxikitako funtzionarioak, jabetza hartzeko epea hogei egun baliodunekoa izanen da, eta agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatuko da. Jabetza hartzeko epe hori ez da ordainduko.

Lehiaketa honen bidez itzultzen diren funtzionarioak itzultzen diren kidego edo eskala horretan behin-behinekoz atxikita badaude, edo Justizia Administrazioko beste kidego edo eskala batean jardunean badaude eta Justizia Administrazioarekiko zerbitzu harremana eten nahi ez badute, aski izanen dute hogei egun balioduneko epean kidego edo eskala berrian jabetza hartzea, eta ulertuko da itzultzen direneko lanpostu berriaz jabetzen diren egunaren bezperan utzi dutela lehengo destinoa. Horretarako, jabetza hartzeko tarte bat beharrezkoa denez, autonomia erkidego eskudunari edo oraingo destinoari dagokion Lurraldeko Justizia Kudeatzailetzari bi egun balioduneko baimen ordaindua eskatzen ahalko diote herriz aldatu beharra badago, salbu Kanarietara, Balear Uharteetara, Ceutara edo Melillara joan beharra daukaten horietan, kasu horretan gehienez ere hiru egun baliodunekoa izanen baita baimena. Destino berriaren jabetza hartzea aipatutako baimen egun horietan eginen da.

Autonomia erkidego eskudunak, edo egoki den Lurralde Kudeatzailetzak, eszedentzia ofizioz emanen du jatorrizko kidegoan edo eskalan baldin eszedentzia Justiziako Administrazioaren zerbitzuko kidego edo eskala batean gertatzen bada; kasu horretan ulertuko da beren postua utzi dutela Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletan lanpostua hartu aurreko egunean, hartzekoak etenik gabe jasotzen segitu ahal izateko.

Gaur egun esleitutako lanpostuetan diharduten bitarteko funtzionarioek titularrak jabetza hartzearen ondorioz utziko dute lanpostua.

Zortzigarrena.–Zerbitzura itzultzen den funtzionarioak, hain zuzen zazpigarren puntuan adierazitako batek, otsailaren 21a edo 25a baino lehen hartzen badu jabetza eta bere lanpostuari dagokion organo judizialean destinoa baldin badu lehiaketan lanpostua lortzeagatik lekualdatu beharra duen jarduneko funtzionario batek, zerbitzu berezietako egoeran edo ahaideak zaintzeko eszedentzian dagoen funtzionario batek edo behin-behinekoz atxikitako funtzionario batek, lanpostua uztean ez zaio jarraituko bosgarren puntuko hurrenkerari, eta honako modu honetan jardun beharko da:

a) Itzultzen den funtzionarioak jabetza hartuko du.

b) Jarduneko funtzionarioak, zerbitzu berezietako egoeran edo ahaideak zaintzeko eszedentzian dagoen funtzionarioak edo behin-behinekoz atxikitakoak bere lanpostua utziko du itzultzen denak jabetza hartzen duen egun berean. Lehenarentzat, orduantxe hasiko da jabetza hartzeko epea (seigarren puntuan adierazitakoa).

c) Bere lanpostua b) atalaren arabera utzi duen funtzionarioak jabetza hartzen badu lanpostua oraindik utzi ez duen funtzionario batek okupatzen duen organo judizial batean, a) eta b) puntuetan bezala jokatuko da, eta horrela hurrenez hurren.

Jarduneko funtzionario batek edo zerbitzu berezietako egoeran edo ahaideak zaintzeko eszedentzian dagoen funtzionario batek jabetza hartzen badu, eta berriz sartu behar duen funtzionario batek edo behin-behinekoz atxikitako funtzionario batek oraindik lanpostua utzi ez badu, honako modu honetan jardun beharko da:

d) Jarduneko funtzionarioak edo zerbitzu berezietako egoeran edo ahaideak zaintzeko eszedentzian dagoen funtzionarioak jabetza hartuko du.

e) Berriz sartu behar duen funtzionarioak edo behin-behinekoz atxikitakoak bere lanpostua utziko du jarduneko funtzionarioak edo zerbitzu berezietako egoeran edo ahaideak zaintzeko eszedentzian dagoenak jabetza hartzen duen egun berean. Lehenarentzat, orduantxe hasiko da jabetza hartzeko epea (zazpigarren puntuan adierazitakoa).

f) Bere lanpostua e) atalaren arabera utzi duen funtzionarioak jabetza hartzen badu lanpostua oraindik utzi ez duen funtzionario batek okupatzen duen organo judizial batean, d) eta e) puntuetan bezala jokatuko da, eta horrela hurrenez hurren.

Bederatzigarrena.–Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 24an.–Justiziako zuzendari nagusia, Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta.

ESLEIPENEN ZERRENDA

Esleitutako destinoa

ENTITATEA

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

LEHIAKETA

GE-TR-AU 19 LEHIAKETA

UNITATEA

NAFARROA

KIDEGOA

KUDEAKETA P. ETA A.

DEITURAK ETA IZENA

ORDENA ZK.

LANPOSTUA

PUNTUAZIOA

JATORRIZKO ORG. JUD.

JATORRIZKO HERRIA

JATORRIZKO PROBINTZIA

KIDEGOA

NAFARROA

3119146013000

ERRIBERRIKO BAKE EPAITEGIA (IDAZKARITZEN ELKARTEA)

TORRECILLA BERGES, FRANCISCO JAVI

10.599

KUDEAKETA P. ETA A. IDAZKARITZA

16,17778

LAGUNTZA ZERBITZUA

TAFALLA

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

3120133030000

JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA. ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA. IRUÑA

DELGADO LOPEZ, DIEGO

223

KUDEAKETA P. ETA A.

15,33333

LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

ROS SANZ, M EUGENIA

223

KUDEAKETA P. ETA A.

0,00556

PROBINTZIA AUZITEGIA. ZIGOR ARLOKO 2. ATALA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3120192230000

JAKINARAZPEN ETA ENBARGOEN ZERBITZU OROKORRA. IRUÑA

RODRIGUEZ SADA, M. DEL CARMEN

1.074

KUDEAKETA P. ETA A.

60,00000

ZIZUR NAGUSIKO BAKE EPAITEGIA (IDAZKARITZEN ELKARTEA)

ZIZUR NAGUSIA

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

3120143000003

INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA. IRUÑA

ORTIZ CENOZ, ROBERTO

2.921

KUDEAKETA P. ETA A.

5,11111

LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

3120144000003

LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA. IRUÑA

FERNANDEZ RUIZ DE GAUNA, MARIA CARMEN

7.074

KUDEAKETA P. ETA A.

60,00000

JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA. ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

IRUÑA

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

3120142000007

LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA. IRUÑA

FIDELERENO MARTINEZ, ELENA

11.437

KUDEAKETA P. ETA A.

15,76667

ZIGOR ARLOKO 3. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

3120142000009

LEHEN AUZIALDIKO 9. EPAITEGIA. IRUÑA

GAMBOA OCHAGAVIA, SAGRARIO

14.668

KUDEAKETA P. ETA A.

40,04444

INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

JABATO JIMENEZ, FRANCISCO JAVIER

14.668

KUDEAKETA P. ETA A.

37,97778

LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

MOROTE DONAZAR, M.ª LOURDES

14.668

KUDEAKETA P. ETA A.

53,07222

PROBINTZIA AUZITEGIA. ZIGOR ARLOKO 2. ATALA

IRUÑA

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

3123241000003

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA (ERREG. ZIB.). TUTERA

HERNANDEZ JIMENEZ, M.ª ASUNCION

4.639

KUDEAKETA P. ETA A.

36,47222

3123241000004

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA. TUTERA

GONZALEZ GARCIA, NURIA

11.566

KUDEAKETA P. ETA A.

8,66667

3190746017000

ZIZUR NAGUSIKO BAKE EPAITEGIA (IDAZKARITZEN ELKARTEA)

CIA ARMENDARIZ, MARIA JOSE

10.622

KUDEAKETA P. ETA A.

47,73333

ERRIBERRIKO BAKE EPAITEGIA (IDAZKARITZEN ELKARTEA)

ERRIBERRI

NAFARROA

KUDEAKETA P. ETA A.

ESLEIPENEN ZERRENDA

Esleitutako destinoa

ENTITATEA

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

LEHIAKETA

GE-TR-AU 19 LEHIAKETA

UNITATEA

NAFARROA

KIDEGOA

IZAPIDETZE P. ETA A.

DEITURAK ETA IZENA

ORDENA ZK.

LANPOSTUA

PUNTUAZIOA

JATORRIZKO ORG. JUD.

JATORRIZKO HERRIA

JATORRIZKO PROBINTZIA

KIDEGOA

NAFARROA

3120104200001

GOBERNU IDAZKARITZA. IRUÑA

ERVITI LARREA, CRISTINA

218

IZAPIDETZE P. ETA A.

33,49445

LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3120133030000

JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA. ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA. IRUÑA

DURAN MINDEGUIA, ROBERTO

224

IZAPIDETZE P. ETA A.

25,40556

INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3120134030000

JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA. IRUÑEKO LAN ARLOKO SALA.

GARCIA GURREA, MIGUEL ANGEL

227

IZAPIDETZE P. ETA A.

56,50000

GOBERNU IDAZKARITZA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3120142000002

LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA. IRUÑA

CORNAGO ORTEGA, AMAYA

1.913

IZAPIDETZE P. ETA A.

21,65556

LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3120145000002

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN 2. EPAITEGIA. IRUÑA

ECHEVERRIA JUANIZ, MARIA ROSARIO

5.667

IZAPIDETZE P. ETA A.

60,00000

LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3120144000002

LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA. IRUÑA

BUSTO MARTINEZ, EDURNE

7.072

IZAPIDETZE P. ETA A.

17,83889

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

GARCIA NAVEDA, PATRICIA REBECA

7.072

IZAPIDETZE P. ETA A.

16,54444

LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3120104160000

DEKANOTZAKO BULEGOA. IRUÑA

VILLAFRANCA GALINDO, AZUCENA

9.965

IZAPIDETZE P. ETA A.

37,37778

3120151000005

ZIGOR ARLOKO 5. EPAITEGIA (EAI). IRUÑA

MONTANER IZCUE, IÑIGO

13.267

IZAPIDETZE P. ETA A.

16,37222

LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3120142000009

LEHEN AUZIALDIKO 9. EPAITEGIA. IRUÑA

BURILLO GIL, LUIS MIGUEL

14.669

IZAPIDETZE P. ETA A.

34,53889

INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

IRIARTE LECUMBERRI, SILVIA

14.669

IZAPIDETZE P. ETA A.

13,10556

ZULUP, PERTSONA BAKARREKO ORGANO MISTOAK

TOLOSA

GIPUZKOA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3123276040000

FISKALTZA. TUTERAKO LURRALDE SAILA

GOMEZ FUENTES, MIREIA

12.957

IZAPIDETZE P. ETA A.

58,79445

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

TUTERA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

ESLEIPENEN ZERRENDA

Esleitutako destinoa

ENTITATEA

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

LEHIAKETA

GE-TR-AU 19 LEHIAKETA

UNITATEA

NAFARROA

KIDEGOA

LAGUNTZA JUDIZIALA

DEITURAK ETA IZENA

ORDENA ZK

LANPOSTUA

PUNTUAZIOA

JATORRIZKO ORG. JUD.

JATORRIZKO HERRIA

JATORRIZKO PROBINTZIA

KIDEGOA

NAFARROA

3120137021003

PROBINTZIA AUZITEGIA. ARLO ZIBILEKO 3. ATALA (MERKATARITZA ARLOKOA). IRUÑA

GOÑI ESCUDERO, DAVID

14.324

LAGUNTZA JUDIZIALA

4,90000

INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

3123241000001

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA. TUTERA

IGLESIAS PIÑAR, MARTA

4.635

LAGUNTZA JUDIZIALA

0,00556

Iragarkiaren kodea: F2001854