33. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuarena.

Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuan egindako akats batez oharturik (2019ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 7koa), bidezko da dagokion zuzenketa egitea:

13 artikulua. Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren eginkizunak.

Honako hau dioen tokian:

“e) Nafarroako kultur ondareko ondasun higigarrietan egin beharreko esku-hartzeak prestatu, proiektuen zuzendaritza hartu, planifikatu eta kontratatzea.”

Honako hau behar du:

“e) Nafarroako kultur ondareko ondasun higiezinetan eta higigarrietan egin beharreko esku-hartzeak planifikatu eta kontratatzea, proiektuak zuzentzea eta prestatzea.”

Iruñean, 2019ko abenduaren 12an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2001839