32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

U.A.2.19 exekuzio unitateko birzatiketa proiektua eta hirigintza-hitzarmena. Behin betiko onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2019ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen borondatezko birzatiketa proiektuaren eta hirigintza-hitzarmenaren testu bategina. Eladio Pascual Forondak eta Ingrid Vindel Pérezek sustatu dute proiektua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 152.3. artikuluan ezarritakoarekin.

Iguzkitzan, 2020ko otsailaren 3an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2001945