302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

2021eko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021ean indarra izanen duten zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak.

Jendaurrean egonen dira gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat joko dira 2021eko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak.

Garesen, 2020ko abenduaren 18an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2015715