302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2021eko zerga-tasak

Itzako Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2021eko ekitaldian aplikatuko diren karga-tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarririk dagoenarekin bat. Hona hemen:

1.–Lurraren kontribuzioa: %0,1580.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: zerga horren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %12.

Balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietarako, karga-tasa bakarra ezartzen da: %12. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritako gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Une bakoitzean indarra duten koefizienteak hartuko dira aintzat.

Erabaki honek 2021eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Itzan, 2020ko abenduaren 18an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2015709