30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-718

Nafarroako Toki Azpiegiturak, SAk (NILSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Toki Azpiegiturak SA (NILSA).

Xedea: Tuterako araztegiko ur-lerroa hobetzeko lanetarako baimena.

Udal-mugartea: Tutera (Nafarroa).

Obra bi kondukzio egitean datza: batak FN 600 mm-ko diametroa edukiko du eta komunikatuko du karga handiko iragazkiaren irtengunea lehen dekantazioa aurreko banaketa-kutxatilarekin. Besteak FN 700 mm-ko diametroa edukiko du, eta komunikatuko du mendebaldeko lehen dekantazioko tangaren irtengunea bigarren iragazketa baino lehenagoko 2. ponpatze-konpartimentuarekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urtarrilaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2000795