30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2019ko 8., 9., 10. eta 11. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an, aurrekontu-aldaketak hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

8. AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-transferentzia

–2 1522 46220 “Leitzako Udalarekin partekatutako administraria” aurrekontu-aplikaziotik 3.500 euro kenduko dira.

–Kreditua handituko dute aurrekontu-aplikazio hauek:

  • 6 9200 44900 “Animsa”, 2.000 euro gehiago.
  • 6 9310 34000 “Kontu korrontea eta interesak”, 1.000 euro gehiago.
  • 6 4320 46220 “Ergoienako autobusa”, 100 euro gehiago.
  • 6 9200 12000 “Funtzionarioen soldata”, 400 euro gehiago.

–9 2391 13000 “Berdintasunerako teknikaria” aurrekontu-aplikaziotik 1.200 euro kenduko dira.

–Kreditua handituko dute aurrekontu-aplikazio hauek:

  • 7 2399 1310001 “Hezitzaileen soldata”, 500 euro gehiago.
  • 7 2399 1600001 “Gizarte Segurantza”, 700 euro gehiago.

–4 3350 1600001 “Gizarte Segurantza” aurrekontu-aplikaziotik 2.000 euro kenduko dira.

–6 9200 12007 “Gradua” aplikazioak kreditua handituko du, 2.000 euro gehiago.

9. AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

–Gastuen kapitulua:

  • 5 1621 2140003 “Ibilgailuen mantentze-lanak” aurrekontu-aplikazioak kreditua handituko du, 15.000 euro gehiago.
  • 5 1621 2120004 “Zabortegiaren mantentze-lanak” aurrekontu-aplikazioak kreditua handituko du, 10.000 euro gehiago.
  • 5 1621 22708 “Geserlocal” aurrekontu-aplikazioak kreditua handituko du, 4.000 euro gehiago.

–Diru-sarreren kapitulua:

Diruzaintzako gerakin likidoarekin finantzatuko da.

10. AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditua sortzea diru-sarrera bidez

–Gastuen kapitulua:

  • 7 2399 22699 “Planifikazioa” aurrekontu-aplikazioak kreditua handituko du, 4.800 euro gehiago.

–Diru-sarreren kapitulua:

  • 7 45002 “Nafarroako Gobernuko dirulaguntza” aurrekontu-aplikazioaren kargura finantzatuko da.

11. AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditua sortzea diru-sarrera bidez

–9 2391 22699 “Planifikazioa” aurrekontu-aplikazioak kreditua handituko du, 4.000 euro gehiago.

–Diru-sarreren kapitulua:

  • 7 45002 “Nafarroako Gobernuko dirulaguntza” aurrekontu-aplikazioaren kargura finantzatuko da.

Lakuntzan, 2020ko urtarrilaren 13an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2000999