30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren 1/2020 Dekretua, urtarrilaren 17koa.

Tuterako Udaleko alkate udalburuak 1/2020 Dekretua eman zuen 2020ko urtarrilaren 1ean. Hona horren testua:

“Alejandro Toquero Gil alkate udalburua hiritik kanpo egonen denez, bidaia ofizial bat dela eta, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan alkatea ordezteko.

Kontuan harturik Erregelamendu Organikoaren 24. eta 27. artikuluetan ezarritakoa, alkateordeei dagokie, beren izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordeztea hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan jarduteko ezindurik dagoenean.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

XEDATZEN DUT:

1.–Alkatetzari dagozkion eginkizunak lehen alkateorde Anichu Agüera Anguloren esku uztea, legeriak ezartzen dituen mugekin, 2020ko urtarrilaren 22, 23 eta 24an, biak barne.

2.–Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran; ukitutako udalkideari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hori eragozpena izan gabe indarra har dezan sinatzen denetik aurrera.”

Tuteran, 2020ko urtarrilaren 17an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2001184