30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2020rako lan egutegia

Idazki honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, Oteitzako Udalak honako erabaki hau hartu zuela 2020ko urtarrilaren 16an egin osoko bilkura arruntean.

Ikusirik Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 177/2019 Ebazpena, zeinaren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Kontuan hartuta abenduaren 27ko 337/2019 Foru Dekretua, zeinak ezartzen baititu Nafarroako Foru Komunitatean epeak zenbatzeko 2020an baliogabeak izanen diren egunak.

Ikusirik 250/2019 Ebazpena, azaroaren 22koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Ikusirik udal honetako langileek aurkeztu lan egutegiaren proposamena, indarra duen legediak emandako eskumenen indarrez,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Honako egun hauek, igandeez gain, jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Martxoaren 20a: San Jose eguneko zubia.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 19a: Txupinazoa. 12:00 - 15:00 artean itxia.

–Abuztuaren 20a: herriko jaiak.

–Abuztuaren 21a: herriko jaiak.

–Irailaren 29a: San Migel. Herriko jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 2a: San Frantzisko Xabierkoaren eguneko zubia.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren eguneko zubia.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Era berean, baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Oteitzako Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:

1. Lanaldiak, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 7:30etik 15:30 arte bete beharrekoa, astelehenetik ostiralera.

2. Lanaldiaren banaketa hori ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi bereziren bat duten langileei, ez eta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.).

3. Orduen urteko kopuruaren barnean kontuan hartu da irailaren 29a herriko jaia dela eta lau egun daudela ebazpen honen lehenbiziko xedapenean ezarri bezala. Horrek, beraz, egiazko 217 lanegun egiten ditu.

Hirugarrena.–Oteitzako Udalaren Erregistro Orokorra 09:30etik 13:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Oteitzako Udalaren web-orri ofizialean, orok jakin dezan.

Bosgarrena.–Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko da, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo, aitzinetik eta hautara, ondoko bi errekurtso hauetako bat:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita, edo

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Oteitzan, 2020ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2000761