30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Garinoaingo Udalak, 2019ko azaroaren 29ko osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra.

2019ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aipatu legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedaturikoari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Garinoaingo Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra. Indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburturik eta kapituluka, argitaratzen den egunean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.

Aurrekontu orokor eta bakarraren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, ondorio informatiboetarako, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA (eurotan)

1

Zuzeneko zergak

128.310,00

2

Zeharkako zergak

8.000,00

3

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

112.187,00

4

Transferentzia arruntak

269.233,36

5

Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak

41.429,10

6

Inbertsio errealak besterentzea

0,00

7

Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak

9.000,00

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

0,00

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

568.159,46

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA (eurotan)

1

Langileria gastuak

119.281,86

2

Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

232.828,55

3

Finantza-gastuak

15.587,98

4

Transferentzia arruntak

119.067,23

5

Kontingentzia eta ustekabeetarako funtsa

3.824,16

6

Inbertsio errealak

25.590,00

7

Kapital-transferentziak

1.343,30

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

50.636,38

GASTUAK, GUZTIRA

568.159,46

Garinoainen, 2020ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2000854