30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Dirulaguntzen deialdi publikoa, xedea izanik banakako laguntzak ematea mugikortasun arazoak dituztenei, garraio alternatibo eta irisgarria izan dezaten (2020. urtea). Laburpena

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin, argitara ematen da deialdiaren laburpena; testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 494484.

Onetsi zen Alkatetzaren 2020ko urtarrilaren 28ko 37/2020 Ebazpenaren bidez.

Lehena.–Onuradunak.

Oltza Zendeako bizilagunak, mugikortasun arazoak dituztenak.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Oinarri hauek helburu dute garraio egokitu bat (taxia) erabiltzeko laguntza ematea desgaitasunak eta mugitzeko zailtasunak dituztenei, baldin hiriko garraio kolektiboa ezin erabili badute sartzeko zailtasunak direla eta. Helburua da Oltza Zendeako herritarren joan-etorriak erraztea, batez ere Iruñerako eta eskualdeko beste herrietarako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/?x=K*2bJduRmize4Zy6CCGusg

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira, 700,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea urte osoan egonen da irekia.

Oltza Zendean, 2020ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Moises Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2001662