30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udal honen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoan toki entitate honen iragarki-taulan eta 2019ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23an. Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen dira 2020ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

2020ko DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 278.462,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 15.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 96.370,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 351.025,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 283.450,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 136.300,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.160.607,00 euro.

2020ko GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 222.065,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 445.545,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.700,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 98.710,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 362.087,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 3.000,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 27.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.160.607,00 euro.

Arroitzen, 2020ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2001059