30. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

102E/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts batzuk esleitzen dituena merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 5eko 1661E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen barrutiko fakultatibo espezialisten 140 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ekoan.

Gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 22ko 52E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen barrutiko fakultatibo espezialista izateko 47 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2019ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13koan.

Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. Lekualdatze lehiaketa eginda, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts hauek esleitzea izangai hauei:

–Barrutiko fakultatibo espezialista, Anestesiologia eta Erreanimaziokoa:

  • O-NOZeko lekualdatzea:
  • Monica Vargas Cerdani, 70626 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Josu del Rio Manterolari, 71505 zenbakiko lanpostua, Lizarrako García Orcoyen ospitalean.
  • Susana Hernandez Garciari, 70629 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Laureano Menendez Ozcoidiri, 70630 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.

–Barrutiko fakultatibo espezialista, Digestio Aparatukoa:

  • O-NOZeko lekualdatzea:
  • Miren Vicuña Arreguiri, 61127 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • David Ruiz-Clavijo Garciari, 70638 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Edurne Amorena Murori, 64541 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Rebeca Irisarre Garderi, 64977 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Lekualdatze nazionala:
  • Silvia Goñi Esarteri, 70637 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.

–Barrutiko fakultatibo espezialista: Kardiologia:

  • O-NOZeko lekualdatzea:
  • Santiago Carmelo Cantabrana Migueli, 60591 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Raul Ramallal Martinezi, 61221 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Aitziber Munarriz Arizcureni, 61825 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Teresa Sola Morenori, 65166 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Vanessa Arrieta Paniaguari, 65294 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Emilio Nasarre Loriteri, 69849 zenbakiko lanpostua, Lizarrako García Orcoyen ospitalean.
  • Lekualdatze nazionala:
  • Amelia Velasco Vitriani, 62720 zenbakiko lanpostua, Lizarrako García Orcoyen ospitalean.

–Barrutiko fakultatibo espezialista, Kirurgia Orokor eta Digestio Aparatukoa:

  • O-NOZeko lekualdatzea:
  • Alicia Artajona Rosinori, 65209 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Antonio Tarifa Castillari, 61280 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Beñat Arin Palaciosi, 64127 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Jose Luis Moya Andiari, 65615 zenbakiko lanpostua, Tuterako Reina Sofía ospitalean.
  • Gregorio Gonzalez Alvarezi, 62683 zenbakiko lanpostua, Tuterako Reina Sofía ospitalean.
  • Lekualdatze nazionala:
  • María Beatriz Sainz Villacampari, 61192 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.

–Barrutiko fakultatibo espezialista, Endokrinologiakoa eta Nutriziokoa:

  • O-NOZeko lekualdatzea:
  • Francisco Javier Basterra Gortariri, 63337 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Juan Pablo Martínez de Estebani, 68171 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.

–Barrutiko fakultatibo espezialista, Medikuntza Fisikokoa eta Errehabilitaziokoa:

  • O-NOZeko lekualdatzea:
  • Olivia Busto Crespori, 69534 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Virginia Sanguesa Sanchezi, 70640 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.

–Barrutiko fakultatibo espezialista, Medikuntzako Intentsibokoa:

  • O-NOZeko lekualdatzea:
  • Aitor Ansotegui Hernandezi, 63168 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Mauro Loinaz Bordonaberi, 64100 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Ana Isabel Diaz Villarri, 61830 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Laida Esparza Artangari, 62624 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Jose Maria Garcia Garayoari, 71257 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Lekualdatze nazionala:
  • M.ª Aranzazu Lander Azconari, 68599 zenbakiko lanpostua, Lizarrako García Orcoyen ospitalean.

–Barrutiko fakultatibo espezialista, Obstetrizia eta Ginekologiakoa:

  • O-NOZeko lekualdatzea:
  • Maria Izarbe Jimenez Ubietori, 63089 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Anabel Ochoa Prati, 63661 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Maria Blanca Bezares Perezi, 65290 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Manuel Garcia Manerori, 67553 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Vanesa Segura Ortegari, 67782 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Ivan Gomez Gutierrez-Solanari, 65265 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.

–Barrutiko fakultatibo espezialista, Oftalmologiakoa:

  • O-NOZeko lekualdatzea:
  • Cecilia Maison Martinezi, 61063 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Ruth Abarzuza Cortaireri, 60782 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Olga Iturralde Erreari, 71267 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.

–Barrutiko fakultatibo espezialista: Urologia:

  • O-NOZeko lekualdatzea:
  • Javier Ignacio Jimenez Aristuri, 71272 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Jose Luis Cebrian Lostali, 71273 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.
  • Joaquin Iriarte Aristuri, 60861 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2020ko martxoaren 16an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 30ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F2001470