3. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa

Etxarri Aranazko Udalak, Nafarroako Gobenuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoan saldu nahi du honako oihan aprobetxamendu hau, 2019ko abenduaren 12an egindako osoko bilkuran hartutako erabakia jarraituz:

Lotea:

Baso mota: pagoa.

Bolumena guztira: 4.105,2 m³.

Kokapena: Iraio, Zulobeltz, Ansarretako zaparra, Arizbiurrieta.

Hasierako prezioa/euroak: 64.143,90 euro.

Enkantean parte hartzeko ezinbestekoa da ondoko dokumentazioa aurkeztea: Erosi nahi den lotearen hasierako prezioaren % 2 aurkeztu izanaren fidantza edo ordainagiria.

Proposamenen aurkezpena: proposamenak Etxarri Aranazko Udaleko Erregistroan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezartzen diren moduetako edozein erabiliz aurkeztuko dira, 15 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (14:00ak arte).

Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, egur lotearen datuak adieraziz; hau guztia pleguan ageri diren eranskinen arabera.

Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratuko da proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua, gutxienez ere 72 ordu lehenago.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko administratiboak ikusgai egonen dira Udal Idazkaritzan, baita kontratazio atarian argitaratuak ere.

Etxarri Aranatzen, 2019ko abenduaren 12an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1916212