299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2021eko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.

Erripan (Odieta), 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2015494