294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2021. urteko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Berako Udaleko alkate udalburuak Ebazpena eman zuen, 2020ko abenduaren 1ean, zati xedatzaile honekin:

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Berako Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen lan egutegia 2021. urterako. Horrenbestez, hauek izango dira jaiegunak, eta horietan udal bulegoak itxita egonen dira:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 3a: Tokiko besta.

–Abuztuaren 4a, 5a eta 6a: Herriko jaiak.

–Urriaren 12a: Espainiaren eguna.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 24a: Eguberri bezpera.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 31: Urte Zahar eguna.

2. Onestea Berako Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen lanaldiaren banaketa 2021erako, egiazko 1.592 lanorduetan finkatzen dena urteko, honela banatuak:

2.1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 21 minutukoa izango da. Ordutegiaren zati finkoa 8:30etatik 14:00ak arte izanen da. Gainerako ordutegia, langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 6:30etatik 8:30ak bitarte eta 14:00etatik 17:00ak arte.

2.2. Aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izango baitute.

3. Aditzera ematea baliogabeak izango direla 2021. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta lehen aipatutako udal bulegoetako jaiegunak.

4. Udal bulegoetan jendeari arreta egiteko ordutegia onestea: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era arte.

5. Ebazpen hau jakinaraztea langilegoaren delegatuei eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita udal iragarki-taulan eta web orrian ere.

Beran, 2020ko abenduaren 11n.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2015222