29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko azaroaren 26ko osoko bilkurak hasiera batez onetsi zuen 5/2019 aurrekontu-aldaketa (kreditu-gehigarriak, gradua ordaintzeko), eta 2019ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20an, hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kontsignazioa gehitzen duen gastuen aurrekontuko kapitulua:

1. kapitulua.–Zenbatekoa: 120.478,815 euro.

Kontsignazioa gehitzen duen diru-sarreren aurrekontuko kapitulua:

8. kapitulua.–Zenbatekoa: 120.478,81 euro.

Berriozarren, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2000861