28. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2019ko 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko ekitaldiko aurrekontuko 2., 3. eta 4. aldaketen hasierako onespenari buruzko iragarkia argitaratu ondoko 15 egun balioduneko jendaurreko epea iragan baita (2019ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 27koa) haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsita gelditu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat.

Hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 214. artikuluan, 202.3 artikuluari dagokionez, ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da behin betiko onetsitako 2019ko aurrekontuko 2/2019 aldaketa.

Hona hemen laburpena:

2/2019 ALDAKETA

Kreditu berezia

Gastuen partida, 1690 69200.–Abeltzaintzako toki azpiegiturak. Zenbatekoa: 63.100 euro.

Diru-sarreren partida: 63.100 euro.

Aurrekontuaren gastu-igoera honela finantzatuko da: Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 30.000 euro; Markalaingo Kontzejuaren ekarpena: 2.000 euro; eta 31.100 diruzaintzako gerakinetik.

3/2019 ALDAKETA

Kreditu berezia

Gastuen partida, 9200 1200701.–Idazkariaren graduari dagozkion ordainsariak. Zenbatekoa: 19.590,64 euro.

Diru-sarreren partida: 11.754,38 euro, diruzaintzako gerakinetik, eta 7.836,26 euro, Atezko Udalarenak.

4/2019 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Gastuen partida, 9200 1600000.–Idazkariaren Gizarte Segurantzari dagozkion ordainsariak. Zenbatekoa: 6.180,64 euro.

Diru-sarreren partida: 3.708,38 euro, diruzaintzako gerakinetik, eta 2.472,26 euro, Atezko Udalarenak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Markalainen (Txulapain), 2020ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2001256