273. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Aldaketa, Hilerria arautzen duen ordenantzan.
Behin betiko onespena

Bakaikuko Udalak, 2020ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Hilerria arautzen duen ordenantzan. Hasiera bateko onespenaren erabakia 2020ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan:

BAKAIKUKO HILERRIA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

–7. artikulua: “Nitxo baten kontzesioa eskatzen dutenek” dioen lekuan, gehitu “edo kolunbario”.

–8. artikulua: Eduki osoa aldatzen da eta hau sartzen: “Bai nitxoetan eta bai kolunbarioetan, horiek ixteko hilarriak jarri beharko dira nahitaez, hildakoaren izen-abizenak eta heriotza-data adierazita, eta horiek Bakaikuko Udalak onartutako eredura egokitu beharko dira”.

–35. artikulua: Bigarren paragrafoan “Nitxoa ixtea” dioen lekuan, gehitu “eta kolunbarioak”.

Bakaikun, 2020ko urriaren 1ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2013175