27. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Ordenantza, ezkontza zibilak arautzen dituena. Hasierako onespena

Deikazteluko Udalak, 2019ko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ezkontza zibilak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsiko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Deikaztelun, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L2000835