269. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

9. ordenantza fiskalaren etetea (terrazen eta mahaitxoen tasak). Hasierako onespena

Udalbatzak, 2020ko azaroaren 5ean egindako bilkuran, erabaki zuen 9. ordenantza fiskalaren aplikazioa etetea 2020ko ekitaldian.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2020ko azaroaren 6an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2013417