269. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-713

Izarbeibarko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Izarbeibarko Mankomunitatea.

Xedea: Ziraukiko eta Mañeruko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Salado ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Zirauki (Nafarroa).

Isurketak 158.000 m³-ko gehieneko bolumena izanen du urtean. Honela tratatuko da: bahetzea, hondarra kentzekoa, lehen mailako dekantagailua, ohe biologikoa, bigarren mailako dekantagailua, eta ontzeko hiru putzu.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urriaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2012417