269. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Deialdia, kirolari, klub edo kirol-elkarteei dirulaguntzak emateko, kirol-lehiaketetan parte har dezaten. Laburpena

Alkatetzaren 2020ko azaroaren 10eko 2020-0407 Ebazpenaren bidez onetsia.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/532432). DDBN identifikazioa: 532432.

Xedea.–Deialdi honen xedea da arautzea herriko kirolari, klub edo kirol-elkarteei ematen zaizkien dirulaguntzak. Hartzaileek ez dute inolako hitzarmenik sinatuta eduki behar Cascanteko Udalarekin.

Diruz lagunduko diren kontzeptuak:

1.–Joan-etorrien gastuak.

2.–Ostatua.

3.–Kirol arropa eta materiala.

4.–Ordainsari teknikoak.

5.–Kirol lehiaketetan parte hartzearen ondoriozko beste edozein gastu, baldin eta, deialdiaren xedearekin bat, Kirol Batzordeak diruz laguntzeko modukotzat jotzen baditu.

Dirulaguntza honek 2.000,00 euroko aurrekontua izanen du guztira.

Deialdi honetako eskabideak, eranskinak eta oinarri arautzaileak Udalaren web-orrian eskura daitezke: www.cascante.com.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cascanten, 2020ko azaroaren 10ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2013452