266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1246E/2020 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ana Carmen Sanz Aznárez andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Prozesu Medikoetako Zainketen I. Erizaintza Arloko burua, kargutik kentzen duena. berak eskatu baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.4 artikuluak ezartzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela erizaintzako ataletako eta arloetako buruak, kasuan kasuko zuzendariak proposaturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OLT-EUD kategoria edo balio bereko beste bat duten langileen artetik.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Ana Carmen Sanz Aznárez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Prozesu Medikoetako Zainketen I. Erizaintza Arloko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Interesdunak jatorrizko lanpostura itzuli beharko du ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean.

3. Ebazpen hau Ana Carmen Sanz Aznárez andreari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko urriaren 30ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2012976