266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu transferentzia. Hasierako onespena

Batzar Orokorrak 2020ko azaroaren 5ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zen kreditu-gehigarria gauzatzeko espediente bat, hamar mila eurokoa, aurre egiteko hondakinen birziklatzea hobetzeko kanpainetan eta garbiguneen kontrolerako aplikazio informatikoetan egin gastuaren igoerari.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2020ko azaroaren 6an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2013303