2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
2021eko zerga-tasak. Hasierako onespena
Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2020ko azaroaren 5ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen tarifak aldatzea, Ur hornidura, estolderia, saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuak eta jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalari dagokionez, 2021. urterako.
Aipatu erabakiarekin bat, delako aldaketa jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, denbora horretan herritarrek eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2020ko azaroaren 6an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.
Iragarkiaren kodea: L2013301