266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Bidankozeko Udalak, 2020ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2021. urteko aurrekontua.

Hasiera batez onetsitako 2021eko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, Udalaren 2021eko aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan jasotako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Bidankozen, 2020ko azaroaren 2an.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L2013042