266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2021eko lan-egutegia

Ultzamako Udalak, 2020ko urriaren 22an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2021eko aste barneko jaiegunen egutegia, Ultzamako Udalaren zerbitzuko langileentzat; hala, zehaztu zuen zein izanen diren 2021ean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a, osteguna: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a, asteartea: Jaunaren Agerkundearen festa (Errege Eguna).

–Martxoaren 8a, astelehena: herriko jaia.

–Martxoaren 19a, ostirala: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Urriaren 12a, asteartea: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 1a, astelehena: Omiasaindu.

–Abenduaren 3a, ostirala: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a, astelehena: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a, asteazkena: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Gainera, herriko jaiegun ezartzen dira uztailaren 30a, abuztuaren 2a, abenduaren 24a eta 31, eta sei ordu gehiago.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2021ean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

Ultzamako Udaleko urteko lanaldiak 1.592 benetako lanordu izanen ditu, honela banatuta:

a) Eguneko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:20ra bitarte.

b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:30ak arte izanen da.

c) Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte baino ez, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean.

Horrez gain, langileek aukeratu eta hartzeko 3 egun izanen dira, norberaren arazoetarako. Alkatetzari aurretik eskatu eta arrazoitu behar zaizkio, behar bezain goiz.

d) Aurreko a) apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ikastetxeko langileei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, errespetatu beharko dute orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua.

Betiere, 2021erako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Ondorio horietarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko urriaren 22an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2012830