266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRIBARRI

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Iribarriko Kontzejuak, 2020ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren 2021eko aurrekontua.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Iribarrin, 2020ko azaroaren 4an.–Kontzejuko burua, Javier Piérola García.

Iragarkiaren kodea: L2013229