266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian; aldaketa hirigintza-fitxetan, Carmen Baja kaleko 1ean eta 3an diren higiezinei dagokienez. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2020ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, besteak beste, behin betiko onetsi zuen aldaketa bat Tuterako Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (BEBPB), aldaketa egiteko hirigintza-fitxa batean, Tuterako BEBPBko Carmen Baja kaleko 1ean eta 3an diren higiezinei dagokienez (katastroko 914. eta 915. lurzatia, 269. etxe-saila), Diego Galar Irurre arkitektoak 2020ko otsailaren 3an aurkeztu proposamenaren arabera. María Pilar Ruiz Garbayok sustatu du.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, aipatu hirigintzako araudiarekin batera.

Tuteran, 2020ko urriaren 29an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2013187