266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PIEDRAMILLERA

2021erako karga-tasak

Udalak, 2020ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, eta bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearekin, erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

1.–%0,20 karga-tasa ezartzea hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

2.–%0,80 karga-tasa ezartzea landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

3.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatzea.

4.–%3 karga-tasa ezartzea eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga ordainarazteko.

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, aplikatzea 2/95 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak.

Erabaki hauek 2021eko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Erabakion aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Piedramilleran, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, María Inés Acedo Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2012843