266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzan

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 19an, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

“Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, eta kontuan harturik xedatutakoa Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren 1. artikuluan, erabakitzen da: lur azaleko aparkatzea aldatzea, egoiliarrendako aparkaleku-plazak jarriz (plaza berdeak) El Mochuelo eta Irati Errekaren kaleetan (Queiles eta Ultzama erreken kaleen arteko tartea) baita El Mochuelo eta Queiles Errekaren kalearen artean den Zaragozako etorbideko tartean ere (alde bakoitia). Hori guztia, erabaki honi eransten zaizkion planoaren eta xehetasunen arabera.”

Iruñean, 2020ko urriaren 20an.–Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

Eranskina

2020ko urriko planoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2012721