266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

11/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 6an, 11/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

11/2020 aurrekontu-aldaketa

Aparteko kreditua

Gastu goititua:

Aurrekontu-egozpena: 1 1510 226900 “Kalte-ordainak eta kostuak”: 50.000,00 euro.

Finantzaketa:

Gastua beheititzea:

Diru-sarrera bidezko kreditua: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 50.000,00 euro.

Martzillan, 2020ko azaroaren 4an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2013177