266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Gardeko Udalak, 2020ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko udal aurrekontua.

Hasiera batez onetsitako 2021eko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, Udalaren 2021eko aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan jasotako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Garden, 2020ko azaroaren 3an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L2013048