266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

2020ko 14., 15., 17., 18. eta 19. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2020ko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldiko Udalaren aurrekontu orokorrean aldaketa egiten duten hurrengo espedienteak:

–14. aurrekontu-aldaketa: aparteko kreditua.

–15. Aurrekontu-aldaketa: diru-sarreren bidez sortutako kreditua.

–17. aurrekontu-aldaketa: aparteko kreditua.

–18. aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarria.

–19. aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarria.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Esteribarren, 2020ko urriaren 30ean.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2012980