266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2020ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 15. ordenantza fiskalean, zeinak Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen.

Onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, arauetako aldaketak behin betiko onetsita geldituko dira, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2020ko azaroaren 2an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2013020