266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

129E/2020 EBAZPENA, urriaren 28koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Francisco Javier García Arribas jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko Informazio Sistemen Analisirako Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ematen dituen ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Francisco Javier García Arribas jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko Informazio Sistemen Analisirako Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko urriaren 28an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2012699