266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Alkatetzaren eskuordetzea

Nire amatasunagatik, eta bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 47. artikuluetan xedaturik dagoenarekin (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Eta nire eskudantziak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak lehen alkateorde Enrique Litago Tabuencaren esku uztea, karguan nire ordez ari dadin 2021ko urtarrilaren 17ra arte, azken hura barne.

Bigarrena.–Eskuordetze honek hartuko du indarra 2020ko urriaren 30eko 00:00etatik aurrera.

Hirugarrena.–Interesdunari jakinaraztea eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratzea, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, eta Udalbatzari haren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2013194