266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Deialdia, Hezkuntza, Kultura, Kirol, Gizarte, Berdintasun eta gazteria arloek antolatutako jardueretan parte hartzeko dirulaguntzena, 2020. urtea (2020/21 ikasturtea). Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/531030). Identifikazioa (DDBN): 531030.

Lehenengoa.–Eskatzaileen baldintzak.

Berriozarren erroldatuek soilik egin ahalko dute eskaera (gutxienez, aurtengo urtarrilaren 1etik hona erroldatuak).

Bigarrena.–Xedea.

Helburua da dirulaguntzak emateko araudia finkatzea, pertsonek aukera izan dezaten Kirol, Kultura, Hezkuntza, Berdintasun eta Adinekoen arloetan Udalak eta Berrikilan enpresa publikoak antolatzen dituzten zerbitzuei berdintasunezko baldintzetan heltzeko.

Hirugarrena.–Dirulaguntzen zenbatekoak.

Kirola: 1.300 euro. Gazteria: 1.000 euro. Berdintasuna: 1.000 euro. Berrikilan: 1.300 euro.

Esleitutako kontu-saila mugatua da eta eskatzaileen artean proportzionalki banatuko da, arau hauek ezarritako irizpideen araberako bidezko banaketa helburu.

Pertsona bakoitzari jarduera bakarraren gaineko laguntza emanen zaio.

Jardueren dirulaguntza ez da izanen matrikularen %50 baino gehiago, ezta 75 eurokoa baino handiagoa ere, urteko eta pertsonako.

Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berriozarko Udaleko Erregistroaren bitartez edo Udaleko web guneko erregistro elektronikoaren bidez egin beharko da.

Bosgarrena.–Dirulaguntza eskatzeko beharrezko agiriak:

–Araudi honen bukaeran erantsitako eskabide betea.

–Aurreko ekitaldiko errenta aitorpena.

–Uneko egoera ekonomikoa aldatu bada aurreko urteko errenta aitorpena egin zenetik (baremo ekonomikoa gainditu delako), aldaketaren berri ematen duten agiriak ere aurkez daitezke.

Berriozarren, 2020ko urriaren 14an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2013018